Oblast

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:37, 26 apirila 2015

Oblast (bielorrusieraz: во́бласьць; bosnieraz: oblast; bulgarieraz: о́бласт; txekieraz: oblast; errusieraz: о́бласть; serbieraz: област; eslovakieraz: oblasť; ukraineraz: о́бласть) herri eslaboak eta Sobietar Batasun ohiko hainbat herrialde banatzeko modu bat da. Bere itzulpena kasu batzuetan "area", "zonalde", "probintzia" edo "eskualde" moduan itzul daiteke, baina leku askotan "oblast" bat raionetan banatzen denez eta hauek "eskualde" edo "barruti" moduan izendatzen direnez gatazkak sortzen dira itzulpenetan.

Oblastak arruntak dira Bulgaria, Bielorrusia, Kirgizistan, Errusia eta Ukrainan. Arrunta zen ere SESB ohian. Kazakstanen oblys izena erabiltzen da eta Bielorrusian voblast.