Odarka Romanova
| Odarka Romanova | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Salne (en) |
| Herrialdea | Ukrainian State Ukrainako Herri Errepublika |
| Heriotza | Kytaiv (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ukrainera errusiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea eta poeta |
Odarka Volodymyrivna Romanova[1] (ukraineraz: Одарка Володимирівна Романова; Salne, 1853ko martxoaren 18a – Kiev, 1922ko apirilaren 14a), Odarka mononimoz eta O. Romanenko izengoitiz ere ezaguna[2], ukrainar idazlea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1853ko martxoaren 18an jaio zen Salne herrian, Txernihiv hiritik gertu[3]. Haren ama erditzean hil zen, eta osaba bihotzekoak jota, arrebaren heriotzaren berri izan ostean[4].
Romanova Volzhyna lur-jabearen etxean hazi zen[4]. Denbora batez Moskun bizi izan zen, eta han musika eta kantua ikasi zituen. Antzerkia gustuko zuen eta Maria Zankovetska akrorearen laguna zen[3]. Osasun arazoak zirela eta, jaioterrira itzuli zen. Han Fedor Romanovekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituen[5], Oleksi Romanov politikaria (1875-1924) barne[6]. Benderren eta Chisinaun bizi izan zen, 1883an Kievera joan zen eta Lehen Mundu Gerran Txernihivera[4].
1887an poesia idazten hasi zen. Zoria, Literaturno-naukovy visnyk, Dzvinok, Akordy, Bahattia, Ukrainska muza, Z-nad khmar i dolyn, Rozvaha, Nova Rada, Ridny krai, Siaivo eta Moloda Ukraina aldizkarietan kolaboratu zuen, besteak beste[2]. 1894an Pisni, dumky, lehendy bilduma argitaratu zuen[4]. Abestiak eta haurrentzako ipuinak ere idatzi zituen[3][2].
1922ko udaberrian tifusaz gaixotu zen eta apirilaren 14an hil zen[2][4].
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (kontsulta data: 2024-12-14).
- ↑ a b c d e f (Ukraineraz) Войцiцька, Марія. (2017). «Листи Одарки Романової до Івана Франка» Науковий вісник Національного музею Івана Франка: 284-290. (kontsulta data: 2024-12-14).
- ↑ a b c (Ukraineraz) Капустiн, Володимир. «Нiчка лукавая. З історії пісень» Кримська Свiтлиця 47 2007-11-23 (kontsulta data: 2024-12-14).
- ↑ a b c d e f (Ukraineraz) Таланчук, О. (1996). «Одарка Володимирівна Романова (ще одна сторінка нашої напівзабутої історії)» Рукописна та книжкова спадщина України. 3, 106-110 or. (kontsulta data: 2024-12-14).
- ↑ (Ukraineraz) «Одарка Романова» Національна спілка письменників України (kontsulta data: 2024-12-14).
- ↑ (Ukraineraz) Чиснiков, Володимир. «Романов Олексій Федорович» Енциклопедія історії України (Інститут історії України НАН України) (kontsulta data: 2024-12-14).
- ↑ a b (Errusieraz)(Ukraineraz) Франко, Иван. (1984). «Южнорусская литература» Франко І. Зібрання творів у 50-ти т. 41: Літературно-критичні праці (1890—1910) Киев: Наукова думка, 574-585 or. (kontsulta data: 2024-12-14).
- ↑ a b c d (Ukraineraz) «Одарка Романова» Чтиво (kontsulta data: 2024-12-14).