Odinen soldaduak
Odinen soldaduak | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | gobernuz kanpoko erakundea |
Herrialdea | Finlandia, Suedia, Norvegia, Kanada, Australia, Estonia, Belgika, Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Ideologia | Supremazismo Zuria eta Identitario-mugimendua |
Kokapen politikoa | Eskuin-mutur |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2015eko urria |
![]() ![]() |
Odinen soldaduak (ingelesez: Soldiers of Odin edo SOO) etorkinen aurkako nazioarteko kale-patruila bat da. 2015eko urrian sortu zen Kemi hirian, Finlandiak Europako migratzaileen krisian jaso zituen milaka asilo-eskaeren aurrean. Handik gutxira Europako eta kanpoko beste herrialde batzuetara zabaldu zen.
Nahiz eta Odinen soldaduek talde arrazistekin edo neonaziekin harremanak izatea ukatu, Mika Ranta sortzaileak eskuin muturreko Finlandiako Erresistentzia Mugimenduarekin lotura dauka. Gainera, justiziak Mika erruduntzat jo zuen 2005ean egindako arrazakeriagatiko eraso batengatik.