Oier Etxebarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
O. Etxebarria
Izen osoa: Oier Etxebarria Urkiza
Jaiotza data: 1997ko irailaren 29a (22 urte)
Jaioterria: Igorre (Bizkaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: ASPE
Postua: atzelaria
Altuera: 1,85 m
Pisua: 83 kg
Debutatze data: 2019ko urtarrilaren 6a
Debutatze pilotalekua: Astelena (Eibar)

Oier Etxebarria Urkiza, pilota arloan O. Etxebarria deituraz ezaguna (Igorre, Bizkaia, 1997ko irailaren 29a) esku huskako pilotari profesionala da. Atzelari aritzen da, ASPE enpresarekin. 2019ko urtarrilaren 6an jokatu zuen profesionaletako estreinako partida, jaioterritik hurbil duen Astelena pilotalekuan, 2019ko bigarren mailako binakako txapelketan, Elordi aurrelaria lagun;[1] eta elkarrekin txapelketa irabazi zuten, martxoaren 30eko finalean Agirre eta Salaverri 22-20 mendean hartuta.[2]

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Bigarren mailako binakako txapelketako finala (2019)
Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
2019 Elordi-O. Etxebarria Agirre-Salaverri 22-20 Labrit

Amateurretan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2017: Olazar Torneoko txapelduna
  • 2017: Lezama Torneoko txapelduna
  • 2017: ETB Biharko Izarrak torneoko txapelduna

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)G. Vico, Igor «Oier Etxebarria, zaguero de Aspe: “Jamás pensé que iba a debutar”» Deia . Noiz kontsultatua: 2019-04-02.
  2. a b Ormazabal, Jon (2019-03-30) «Agonia kanpaiei entzungor eginda, Elordi-Etxebarriarentzat Promozioko txapelak (20-22)» Naiz . Noiz kontsultatua: 2019-04-02.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.