Oleg Polunin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oleg Polunin
Bizitza
JaiotzaReading1914ko azaroaren 28a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaGodalming1985eko uztailaren 2a (70 urte)
Familia
AitaVladimir Polunin
AmaElizabeth Polunin
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaMagdalen College
Hizkuntzakingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria
Enplegatzailea(k)Charterhouse eskola

Oleg Vladimirovitch Polunin (1914ko azaroaren 28a1985eko uztailaren 2a) botanikari, irakasle eta bidaiari britainiarra izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak Vladimir (Errusian jaioa) eta Elizabeth Polunin artistak zituen.

Hiru anaia ziren eta hirurak natura zientzietan aritu ziren. Bere anaiak: Nicholas Polunin (1909–1997) artikoko esploratzailea izan zen eta ingurumena ikertu zuen eta Ivan Polunin (1920–2010) medikuntzan doktorea eta etnografoa izan zen.

Oxfordeko Magdalen College-ean ikasi zuen Biologia.

Irakasle izan zen Godalmingo Charterhouse School eskolan (Surreyn), 30 urte baino gehiagoz.

Era berean, landare gida ezagun eta adituak idatzi zituen, bai Europako florari buruzkoak bai eta Himalayako florari buruzkoak. Bere lan ezagunena Flowers of Europe (1969) 'Europako lorak', liburu klasikoa da bai botanikarientzat bai eta irakurle arruntentzat.

Ugari bidaiatu zen laginak jasotzen eta argazkiak ateratzen. Espezie berri ugari aurkitu zituen.

Jasotako ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linneoren Elkartearen H. H. Bloomer saria jaso zuen 1983an.

Hautatutako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  •    Flowers of the Mediterranean (Chatto & Windus, 1967)
  •    Flowers of Europe: a field guide (Oxford University Press, 1969)
  •    A Concise Flowers of Europe (Oxford University Press, 1972)
  •    Flowers of South West Europe (Oxford University Press, 1973, ISBN 0-19-217625-0)
  •    Trees and Bushes of Europe (Oxford University Press, 1976)
  •    Flowers of Greece and the Balkans (Oxford University Press, 1980, ISBN 0-19-217626-9)
  •    Flowers of the Himalaya (Oxford University Press, 1985)
  •    A Guide to the Vegetation of Britain and Europe (Oxford University Press, 1985, ISBN 0-19-217713-3)
  •    Concise Flowers of the Himalaya (Oxford University Press, 1987)
  •    Collins Photoguide to Wild Flowers of Britain and Northern Europe (Collins, 1988, ISBN 0-00-219709-X)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]