Oleksandra Xevtxenko
| Oleksandra Xevtxenko | |
|---|---|
(2010) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Khmelnytsky, 1988ko apirilaren 24a (38 urte) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | errusiera ukrainera |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Kieveko Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | frantsesa ingelesa ukrainera errusiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | giza eskubideen aldeko ekintzailea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta feminista |
| Lantokia(k) | Kiev |
| Kidetza | FEMEN |
Oleksandra Xevtxenko[1][2][3] (ukraineraz: Олександра Шевченко; ingelesezko transliterazioan Alexandra Shevchenko; Khmelnytskyi, Ukraina, 1988[4]) FEMEN protesta talde feministako ekintzailea da, Ukrainan talde hau sortu zuen nukleo eratzailekoa.[5][6]
Ibilbidea aktibismoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anna Hutsolek FEMEN sortu zuen Kieven 2008ko apirilaren 10ean, bere jaioterri Khmelnytskyko Oleksandra Xevtxenko eta Oksana Xatxkorekin.[7] Hasiera, neska ikasleen eskubideen inguruko protestak egin zituzten, baina berehala agertu ziren emakume ukrainarren sexu-esplotazioaren aurka.[8] 2009ko abuztuaren amaieran, Oksana Xatxko izan zen protesta batean bere bularrak biluztu zituen taldeko lehen kidea, baina 2010era arte ez zen ikuspegi hori ohiko taktika bihurtu FEMENen adierazpenetan.
Bularrak erakustearen taktika justifikatzen dure arreta mediatikorik gabe beren mezua ez delakoan zabalduko. Protesta modu hau nazioartera eraman zutenetako bat izan Xevtxenko, 2011. urtearen amaieran: Oleksandra Xevtxenkok, Inna Xevtxenko eta Jenia Kraizmanekin batera,2011ko urriaren 31n, Dominique Strauss-Kahnen aurka agertu ziren Parisen neskame frantziar gisa; 2011ko azaroaren 5ean, Silvio Berlusconiren aurka protesta egin zuten Erroman, eta hurrengo egunean Vaitikanoko San Petri basilikaren kanpoan Aita Santuaren aurka protesta egin zuten.[9][10][11][12] 2011ko abenduaren 9an, Xevtxenko Moskun zegoen Vladimir Putinen aurka manifestatu zen Kristo Salbatzailearen katedralaren kanpoan.[13]
2013an, Xevtxenkok Ukrainatik ihes egin zuen, Femeneko beste fundatzaile batzuekin batera, eta Parisen jarri zen bizitzen, errefuxiatu politikoaren estatusa erdietsita[14].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Alexandra Shevchenko» artikulutik itzulia izan da, 2022-03-06 data duen 1075641184 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-03-06 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ "The Femen Phenomenon", Gleb Garanich, Photographer's Blog, 1 March 2012, "Olexandra" is used here, in its original Ukrainian version and not translated into Russian. [Accessed 4 January 2020].
- ↑ "Ukraine's Femen: Topless protests 'help feminist cause'", Sam Wilson, BBC News, 24 October 2012. [Accessed 4 January 2020].
- ↑ "UKRAINE: Ukrainian Femen activist Oleksandra Shevchenko, who was recently deported from Tunisia, is arrested with two fellow protesters after staging an anti-Lukashenko topless protest in Kiev", REUTERS, 18 June 2013, reprinted on screenocean website.[Accessed 4 January 2020].
- ↑ Neufeld, Dialika (2012ko maiatzaren 11a), Femen Activists Get Naked to Raise Political Awareness - SPIEGEL ONLINE, Spiegel.de (kontsulta data: 2013ko irailaren 6a).
- ↑ Jeffrey Tayler (2013ko martxoaren 13a), The Woman Behind Femen's Topless Protest Movement - Jeffrey Tayler, The Atlantic (kontsulta data: 2013ko irailaren 6a).
- ↑ FEMEN, FEMEN (kontsulta data: 2013ko irailaren 6a).
- ↑ Garanich, Gleb, The femen phenomenon | Photographers Blog, Blogs.reuters.com (kontsulta data: 2013ko irailaren 6a).
- ↑ Piotr Pogorzelski, New Eastern Europe - Ukraine is not a Brothel, Neweasterneurope.eu (kontsulta data: 2013ko irailaren 6a).
- ↑ Des féministes ukrainiennes manifestent contre DSK - L'EXPRESS, Lexpress.fr, 2011eko azaroaren 1a (kontsulta data: 2013ko irailaren 6a).
- ↑ Ukrainian Femen Protesters, Photos.independent.ie (kontsulta data: 2013ko irailaren 6a).
- ↑ Bikyamasr: Ukraine woman strips at Vatican for rights, anti-Berlusconi, Kyivpost.com, 2011eko azaroaren 7a (kontsulta data: 2013ko irailaren 6a).
- ↑ FEMEN - Zurich is not a Brothel! (NSFW), Mizozo.com (kontsulta data: 2013ko irailaren 6a).
- ↑ «'Femen' Stage Naked Protest Against Putin in Moscow [PHOTOS] - IBTimes UK», International Business Times, 2011eko abenduaren 9a (kontsulta data: 2013ko irailaren 6a).
- ↑ «Femen leader found dead in Paris, radical feminist group mourns co-founder», www.efe.com (Ingelesez) (kontsulta data: 2022ko martxoaren 7a).