Femen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Femen
Femen Logo.svg
Datuak
Motagobernuz kanpoko erakundea
Jarduera
Kide kopurua40
Agintea
LehendakariaAnna Hutsol (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2008ko apirilaren 10a (juliotar egutegia)
Sortzailea
webgune ofiziala
Twitter: femen_movement Instagram: femen_movement MySpace: femenukraine Pinterest: femen0126 Edit the value on Wikidata
Biluztasuna erabiltzen dute protesta tresnatzat Femen taldeko militanteek.

Femen (ukraineraz Фемен) Ukrainako talde feminista bat da, 2008an sortua, antolatzen duten ekintzen zabalkunde mediatikoari esker ospetsu egin dena. Bulego nagusia Kiev hirian du. Haien ekintzen ezaugarri ezagunenetarikoa emakumeen biluztasuna erabiltzean datza. Haien kanpainen helburuak ugariak izan dira: emakumeen bazterketa, erlijio erakundeak, sexismoa... Nazioarteko elkartasuna ere taldearen ezaugarri bihurtu da, eta gaur egun haien militanteak mundu osoko hainbat Estatutakoak dira.[1] Taldearen sortzailea Anna Hutsol izan zen.[2] Militante gehienak emakumeak dira, gazteak, 18-20 urteko unibertsitarioak.[3] Haien ekintzak oso kritikatuak izan dira eta Ukrainako egungo alderdi nagusiak eta Estatuko lehendakari Viktor Janukovitxek ahalegin handiak egin dituzte taldearen ekintzen aurka.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anna Hutsolek sortu zuen mugimendua, 2008an. Haren esanetan emakume ukrainiarrek atzerrian pairatzen zuten egoera izan zen detonantea. Emakume horiek, Ukrainiaren egoera larriaz baliatuz eta gezurrez erabiliz, atzerrira erakarriak izaten dira ondoren esplotatuak izateko. halaber, emakumeak paper pasiboa izaten duten bitartez estuaren antolaketa osoa gizoneezkoen aldekoa zela ikusi omen zuen. Horrela, prostituzioaren aurka jarri dira, fundamentalismoen aurka, sexu-turismoaren aurka... Hasiera batean haien ekintzetan emakume militanteak barruko arropaz agertzen ziren. 2009ko abuztuan Oksana Xatxko militantea Kieven toplessez agertu zen; geroztik toplessea taldearen benetako ikurra bihurtu da. Lehenenego urtetan ekintzak Ukrainian bakarrik zabaldu ziren baina laster Europako eta munduko beste toki askotan antzeko ekimenak kaleratu ziren: Frantzian[4], Espainian[5], Tunisian...[6]

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeak aipaturiko meta nagusiak "Ukraniako emakume gazteen lidergoa, ezaugarri intelektualak eta moralak garatzea", "Ukraniaren irudia eraiki, emakumeentzako aukera handidun herrialde modura" eta "emakumeen partaidetza bultzatu eya 2017ko emakumeen iraultza antolatu" dira.

Egitura eta finantziazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugimendua Koordinazio Kontseilu batek zuzentzen du, eta sortzaile eta aktibista kontseilu honen parte dira.

Jarduerak ordaintzeko, dohaintzak eta opariak onartzen dituzte. Berain web orrian, sinbologiadun arropa eta apaingarriak ere saltzen dituzte.

Metodoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Femen-en hitzetan, beraien metodoak entzunak izateko modu bakarra dira. Hasieran, bikinia erabiltzen zuten, baina 2009 urtetik aurrera biluzten hasi ziren. Taldekideen arabera, buruan erabiltzen duten lorezko koroak emetasuna, heroitasuna eta errebeldia arroa azaltzen dute.

Manifestazioak, akzioak eta erreibindikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azaroak 6an, Femen-eko aktibista eta liderra den Aleksandra Shevchenko San Pedro plana erdian biluztu zen protesta politiko batean, "Emakumeentzako askatasuna" zioen kartel batekin, beraien gorputzen gaineko erabakiak hartzeko emakumeen askatasuna eskatuz. Bera, eta bere lau lagun polizia italiarrak atxilotu zituzten. Akzio honek ondorio internazionala izan zuen, eta hainbat medioren portada izan zen.

2012[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost taldekidek Londreseko Olinpiar jokoetan protesta egin zuten Komite Olinpiko Internazionalaren regimen islamiko odolzaleen aldeko laguntzaren kontra. Apirilean, Ukranian abortoaren kontra zihoan lege baten onartze prozesuaren kontra manifestatu ziren.

2013[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsailak 12an Pariseko Notre Dame katedralean Benedikto XVI aitasantuaren uko egitea ospatu zuten. Beste protesta batzuk San Pedro plazan eta Pariseko Madelainen eliza katolikoan egin zituzten, guztiak kristautasunaren ideien kontra.

2014[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abenduak 25ean Yana Shdánova toples-en gelditu zen San Pedro plazan, segurtasun lerroa pasatu zuen eta jaoitzako Jesus umearen figura bat hartu zuen. Berehala atxilotua izan zen eta bere kapaz estali zuen polizia batek.

2015[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekainean, bi aktibista Marokotik bota zituzten beraien artean musukatzeagatik, toples-en zeudela.

2016[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte honetan, elizaren kontra ordez, arazo politikoen aurrean egin zituzten protesta gehienak: Iraneko presidentearen kontra, Mexikoko presidentearen aurrean, Marine Le Pen-en aurka, Poloniako abortoaren kriminalizazioaren aurka eta Donald Trump-en ideien kontra.

2017[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Erakustaldi sexual"-agatik kondenaturiko lehen aktibista absolbitua izan zen. Hala ere, aktibista 600 euroko zigorra ordaintzera behartua izan da Vladimir Putin-en zerazko figura bat suntsitzeagatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]