Olena Rozvadovska

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olena Rozvadovska
Bizitza
JaiotzaTruskavets1984ko abuztuaren 4a (39 urte)
Herrialdea Ukraina
Jarduerak
Jarduerakaktibista
Jasotako sariak

Olena (Lena) Petrivna Rozvadovska[1][2][3] (ukraineraz: Олена (Лена) Петрівна Розвадовська; Truskavets[4]) haurren eskubideen aldeko ekintzaile ukrainarra da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Truskavetsen jaio zen[4] eta Ukrainako mendebaldean hazi zen[5].

2015era arte, Kieven lan egin zuen: Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsan aholkulari gisa eta Ukrainako Presidentearen Bulegoan haurren eskubideen defendatzaile publiko gisa[3][5][6][7].

2015ean, Krimearen anexio errusiarraren ondoren, Rozvadovskak lana utzi zuen, Slovianskera joan zen bizitzera[3] eta Ukrainako «zona grisean» haurrei eta haien familiei laguntzen hasi zen[5][8][7]. Boluntario gisa, ez da inolako erakunde erlijioso edo laikoko kide, nahiz eta askotan erakunde handiagoekin kolaboratzen duen[5].

2019an, Voices of Children (ukraineraz: Голоси дітейtranslit.: Holosy ditei) erakundea sortu zuen Azad Safarov zinemagilearekin batera[8][7]. Safarov A House Made of Splinters dokumentala filmatzen ari zen garai hartan, eta Rozvadovska dokumentalaren tokiko koordinatzailea izan zen Lysytxansken filmatzen ari zen bitartean[8]. Erakundeak laguntza psikologikoa eskaintzen die Ukraina eta Errusiaren arteko gatazkak kaltetutako haurrei[9][10] eta haurrek euren emozioak adierazteko eta prozesatzeko aukera ematen duten sormen-programak antolatzen ditu[10].

2022ko otsailean, Ukrainako inbasioaren ostean, Rozvadovska eta bere lankideak Lviveko oblastera joan ziren eta urrunetik zerbitzuak eskaintzen jarraitu zuten eskualdetik ihes egiten zuten familientzako laguntzak antolatzen saiatzen ziren bitartean[11]. 2023an, Voices of Children erakundeak 100 psikologo inguru eta 14 zentro izan zituen Ukraina osoan[12].

2023an, War through the Voices of Children argitaratu zuen[8].

2023an, BBCk Olena Rozvadovska 100 Emakumeen zerrendan sartu zuen[13] Oksana Zabuzhko eta Iryna Stavtxuk ukrainarrekin batera[14].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
  2. (Ukraineraz) Розвадовська, Олена. «Укріплена від куль пісочниця. На лінії фронту таки живуть діти» Українська правда 2016-06-22 (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
  3. a b c (Ingelesez) Ganzha, Lesya. «How Lena Rozvadovska fights for children. Story 2: Dima who survived bombardment» Українська правда 2017-01-18 (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
  4. a b (Ukraineraz) Яремчук, Галина. «Уродженка Трускавця потрапила у 100 жінок світу, які надихали і впливали у 2023 році» Дрогобич.City 2023-12-07 (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
  5. a b c d (Ingelesez) Shambaugh, Ann Marie. «In the ‘gray zone’: Ukranian volunteer shares stories of life in conflict area, seeks support in Carmel» Current Publishing 2017-01-10 (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
  6. (Ingelesez) «Telling Children’s Stories of War, Illustrated» Internews 2017-09-28 (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
  7. a b c (Ingelesez) «Ukrainian human rights activist Olena Rozvadovska is included in the list of BBC 100 Women of 2023» Голоси дітей 2023-11-21 (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
  8. a b c d (Ingelesez) «In their own words: Listening to the Voices of Children talk about their experiences from war» Milwaukee Independent 2023-08-01 (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
  9. (Ingelesez) «Voices of Children provides psychological assistance to Ukrainian children» ABC News 2022-04-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
  10. a b (Ingelesez) Martynov, Denys. «What We Lost: New Art Therapy Movie by Teenage Victims of War» Kyiv Post 2023-09-17 (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
  11. (Ingelesez) Langrand, Michelle. «Humanitarians prepare for the worst amid Russia attack on Ukraine» Geneva Solutions 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
  12. (Ingelesez) «Helping Ukrainian children traumatised by war: The story of Olena Rozvadovska» France24 2023-11-29 (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
  13. (Ingelesez) «BBC 100 Women 2023: Who is on the list this year?» BBC News 2023-11-21 (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
  14. (Ingelesez) «Three Ukrainian women are included in the list of the most influential women in the world in 2023 according to BBC» Visit Ukraine (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]