Neema Namadamu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neema Namadamu
Kongoko Errepublika Demokratikoko Nazio Biltzarreko kide


Barrutia: Hego Kivu
Bizitza
JaiotzaItombwe Mountains (en) Itzuli
Herrialdea Kongoko Errepublika Demokratikoa
Jarduerak
Jarduerakaktibista eta politikaria
Jasotako sariak

Twitter: MamaShujaa1 Instagram: neemanamadamu Edit the value on Wikidata

Neema Namadamu kongoar politikari eta ekintzailea da, emakumeen eta pertsona desgaituen eskubideak defendatzen dituena[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Kivu probintzian jaio zen[2]. Bi urte zituela, poliomielitisa hartu zuen eta harrezkero desgaitasun fisikoa du[3]. Hori dela eta, haren aitak bigarren aldiz ezkontzea erabaki zuen, Kongoko Errepublika Demokratikoan haur desgaituak askotan madarikaziotzat hartzen direlako[2]. Txikitan ez zuen makulurik izan, beraz, amak eskolara bizkarrean eramaten zuen errepidea kaskarra zenean[2]. Batxilergoan zegoela, irratsaio bat antolatu zuen desgaitasuna duten pertsonei buruzko kontzientzia pizteko. Geroago, unibertsitatean graduatu zen bere tribuko lehen emakume desgaitua izan zen[4].

Graduatu ondoren, Asanblea Nazionalean Hego Kivu probintziako diputatu hautatu zuten[4]. Han aritu ondoren, Genero eta Familia ministroaren aholkulari teknikoa izan zen[4].

Namadamuren alabak hogeita bost urte zituela, Kongoko Armada Nazionaleko kideek jipoitu egin zuten[5]. Namadamuren esanetan, mendekatzeko gogoa sentitu zuen, baina azkenean sistemaren aurka borrokatzea erabaki zuen[6]. Maman Shujaa komunikazio-zentroa sortu zuen, World Pulse emakumeen ahalduntzeko sare globalarekin lankidetzan aritzen dena[7]. Erakundea Bukavun dago eta emakumeei informatikako alfabetatze ikastaroak ematen die[5]. Hala ere, ez da hezkuntza-proiektu bat soilik, emakumeen istorioak partekatzeko plataforma bat ere bada[6].

2023an, BBCk Neema Namadamu 100 Emakumeen zerrendan sartu zuen[8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Cunningham, Erin. «Making a Difference in Hell» Daily Beast 2014-04-04 (Noiz kontsultatua: 2015-09-19).
  2. a b c (Ingelesez) Namadamu, Neema. «Congo's Hero Women: Creating a Different Future» Huffpost 2014-04-18 (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
  3. (Ingelesez) «Activist Spotlight: Neema Namadamu» Nobel Women's Initiative 2014-02-13 (Noiz kontsultatua: 2015-09-18).
  4. a b c (Ingelesez) «Neema Namadamu: When Women Roar!» Channel Initiative (Noiz kontsultatua: 2015-09-19).
  5. a b (Ingelesez) «Neema Namadamu» Beauty in the Middle (Noiz kontsultatua: 2015-09-15).
  6. a b (Ingelesez) Dear, John. «Neema Namadamu, Congo's Visionary Peacemaker» National Catholic Reporter 2013-10-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
  7. (Ingelesez) Afzal, Sara. «Digital Connections Empower Women to Change Their Futures» Mashable 2013-09-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
  8. (Ingelesez) «BBC 100 Women 2023: Who is on the list this year?» BBC 2023-11-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]