Michelle Obama
Michelle LaVaughn Robinson Obama (Chicago, 1964ko urtarrilaren 17a - ) abokatu estatubatuar bat da, Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohiaren emaztea da eta, hura bezalaxe, bere herrialdeko postu horretan egon den lehenengo afroamerikarra.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Michelle Robinson Illinoisen jaio zen 1964ko urtarrilaren 17an. Aita Fraser Robinson da, ur fabrika batean egiten zuen lan eta ama, berriz, Marian Shields Robinson idazkaria da. Bere arbasoetako bat Jim Robinson da, Hego Carolinan jaiotako esklaboa, eta familiaren zati handi bat oraindik hantxe bizi da.
Craig Robinson, Oregongo Estatu Unibertsitateko saskibaloi entrenatzailea, Michelleren anaia da.
1981ean graduatu zen eta Princeton eta Harvard unibertsitate ospetsuetan eta soziologia eta ikasketa afroamerikarrak egin zituen. Arten graduatu ondoko ikasketak egin zituen.
1988an, Michelle Harvardeko Zuzenbideko fakultatean lizentziatu zen (Harvard Law School). Unibertsitate honetan hasi zen politikan parte hartzen eta gutxiengoen kide zien irakasleentzako lana aldarrikatzen.
Chicagoko Sidley Austin abokatuen bulegoan egin zuen lan eta hantxe ezagutu zuen etorkizunean bere senarra izango zena, Barack Obama. 1992an, ezkondu ziren eta, 1998an, bere lehen alaba jaio zen, Malia Ann. Hiru urte geroago, 2001ean, bere bigarren alaba jaio zen, Sasha.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michelle Obama ![]() |
![]() |
Ameriketako Estatu Batuetako lehen damak | ![]() |
---|---|---|
Martha Washington • Abigail Adams • Martha Jefferson Randolph • Dolley Madison • Elizabeth Monroe • Louisa Adams • Emily Donelson • Sarah Jackson • Angelica Van Buren • Anna Harrison • Jane Harrison • Letitia Tyler • Priscilla Tyler • Julia Tyler • Sarah Polk • Margaret Taylor • Abigail Fillmore • Jane Pierce • Harriet Lane • Mary Lincoln • Eliza Johnson • Julia Grant • Lucy Hayes • Lucretia Garfield • Mary McElroy • Rose Cleveland • Frances Cleveland • Caroline Harrison • Frances Cleveland • Ida McKinley • Edith Roosevelt • Helen Taft • Ellen Wilson • Edith Wilson • Florence Harding • Grace Coolidge • Lou Hoover • Eleanor Roosevelt • Bess Truman • Mamie Eisenhower • Jacqueline Kennedy • Lady Bird Johnson • Pat Nixon • Betty Ford • Rosalynn Carter • Nancy Reagan • Barbara Bush • Hillary Clinton • Laura Bush • Michelle Obama Egungoa: Melania Trump |
![]() |
Artikulu hau Illinoisko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |