Sahats

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sahats
Salix alba Morton.jpg
Sailkapen zientifikoa
Erreinua Plantae
Ordena Malpighiales
Familia Salicaceae
Generoa Salix
Azpibanaketa
400 inguru.[1]
Datu orokorrak
Iturria willow wood

Sahatsak edo zumeak Salix generoko eta Salicaceae familiako zuhaitzak dira. Familia honetan, 350 espezie daude. Guztiek loratzen dute. Sahatsak, hainbat bariante aurkezten ditu. Honek, mundu zabalean egotea erraztarazi dio: Europan, Afrikan, Amerikan, Japonian...

Salix izen generikoa, zeltikozko "sal" (hurbil) eta "lis" (ura) hitzetatik omen dator, zona hezeetan hazteko joera baitu.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerikako sahats beltzak (Salix nigra), 35 metroko altuera lor dezake. Kontrako aldean, (Salix herbacea) espeziekoaren garaiera, berriz, 8 zentimetrokoa da. Baina, ezagunena, Sahats negartia da. Bere gainaldea, zabala du, eta adar malguak[2], lurreranzko bidean izaten ditu. Hortik datorkio bere ohiko izena.

Erabilpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait sahats motaren kimu berriak (zumeak) saskiak eta otarrak egiteko erabiltzen dira.[3]. Industria farmazeutikoan du bere erabilpen ezagunenetako bat. Izan ere, bere enbor azaletik, aspirina ekoizten baita.

Espezie hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salix generoaren barnean 400 espezie zuhaitz edo zuhaixka inguru daude[1]:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Mabberley, D.J. (1997), The Plant Book, Cambridge: Cambridge University Press .
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Lur entziklopedietatik hartua.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sahats Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Salix