Ordezkapen Handia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ordezkapen Handia (frantsesez: Grand Remplacement), ordezkapen-teoria edo ordezte-teoria handi gisa ere ezaguna[1][2][3], eskuin muturreko[4] konspirazio teoria nazionalista zuri bat da[3][5][6][7], Renaud Camus autore frantziarrak zabaldutakoa. Jatorrizko teoriaren arabera, elite "ordezkazaleen"[oh 1] konplizitate edo lankidetzarekin[5][8], Frantziako eta Europako populazio etnikoki zuriak, oro har, herri ez-zuriekin ordezten ari dira demografiaren eta kulturaren aldetik —batez ere musulmanak gehiengo diren herrietatik—, migrazio masiboaren, hazkunde demografikoaren eta europar zurien jaiotza-tasaren beherakadaren bidez[5][9][10]. Harrezkero, antzeko ideiak aurkeztu dira beste estatu batzuetan, bereziki Estatu Batuetan.[11] Ikerlarien gehiengoak baztertu egin dituzte baieztapen horiek, demografia-estatistiken gaizki-ulertu batean eta mundu mailako ikuspegi ez zientifiko eta arrazistan oinarri dutela argudiatuta.[12][13][14] Encyclopædia Britannicaren arabera, Ordezkapen Handia "oso barregarri geratu da bere zentzugabekeriagatik"[3].

Antzeko gaiak XIX. mendearen amaieratik barreiatu izan ditu eskuin muturrak, baina Camusek termino partikularra zabaldu zuen 2011ko Le Grand Remplacement liburuan. Liburuak musulmanen presentzia Frantzian eta frantziar kultura eta zibilizazioaren arrisku eta suntsipenarekin lotzen du. Camusek eta konspirazioaren beste teorialari batzuek Europako aldaketa demografiko berriak Frantziako Gobernuaren, Europar Batasunaren edo Nazio Batuen barrutik elite globalek eta liberalek ("ordezkazaleak") berariaz egindako politikei egozten dizkiete; "ordezkapen bidezko genozidio" gisa deskribatzen dute[5].

Konspirazioaren teoriak babesa izan du Europan, eta mendebaldeko beste leku batzuetako migratzaileen aurkako mugimendu zuri nazionalisten artean ere ezaguna egin da; haien atxikimenduetako askok diotenez, "etorkinak nagusiki zuriak diren herrialdeetara joaten dira biztanleria zuria gutxiengo bihurtzeko helburu zehatzarekin edo are bertako biztanleriaren desagerpena eragiteko"[10]. Genozidio zuriaren konspirazio teoriarekin bat egiten du (eta horren zati bat da)[10], baina islamofobia erabiliz aldarri antisemiten ordez[15][16][17]. Mekanismoaren aldaketa hau, lelo oso sinpleak erabiltzearekin batera, testuinguru europarrean duen erakargarritasun zabalagoaren arrazoi gisa aipatu da[18][19], nazionalista zuri askoren kontzeptuak antisemitismoan errotuta jarraitzen duen arren, batez ere (baina ez soilik) Estatu Batuetan[20][21].

Camusek publikoki gaitzetsi du indarkeria nazionalista zuria[22][23], baina adituek argudiatu dute indarkeriarako deiak inplizituki daudela migratzaile ez-zurien irudikapenean, populazio zurientzako mehatxu existentzial gisa[24]. Eskuin muturreko zenbait terroristak, 2019ko Christchurcheko meskitaren tiroketa, 2019ko El Pasoko tiroketa eta 2022ko Buffaloko tiroketa barne, "Ordezkapen Handiaren" konspirazioaren teoria aipatu dute. Tucker Carlson[25] eta Laura Ingraham komunikabideetako esatari kontserbadore estatubatuarrek ordezkapenaren ideiak bultzatu dituzte. AEBko zenbait politikari errepublikanok teoria babestu dute, Alderdi Errepublikanoko eskuin-muturreko kideei dei egiteko eta Donald Trumpekiko leialtasuna adierazteko modu gisa[3].

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Frantsesez: pouvoir/élite remplaciste

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Bracke, Sarah; Hernández Aguilar, Luis Manuel. (2020-09). «“They love death as we love life”: The “Muslim Question” and the biopolitics of replacement» The British Journal of Sociology 71 (4): 680–701.  doi:10.1111/1468-4446.12742. ISSN 0007-1315. PMID 32100887. PMC PMC7540673. (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  2. (Ingelesez) Bowles, Nellie. (2019-03-18). «‘Replacement Theory,’ a Racist, Sexist Doctrine, Spreads in Far-Right Circles» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  3. a b c d (Ingelesez) «replacement theory | Definition, Conspiracy Theory, Renaud Camus, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  4. (Ingelesez) Feola, Michael. (2021-08). «“You Will Not Replace Us”: The Melancholic Nationalism of Whiteness» Political Theory 49 (4): 528–553.  doi:10.1177/0090591720972745. ISSN 0090-5917. (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  5. a b c d Taguieff, Pierre-André.. (impr. 2015, ©2015). La revanche du nationalisme : néopopulistes et xénophobes à l'assaut de l'Europe. PUF ISBN 978-2-13-065336-3. PMC 905885250. (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  6. Toxische Narrative : Monitoring rechts-alternativer Akteure. 2017 ISBN 978-3-940878-29-8. PMC 1042949000. (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  7. Heroism as a global phenomenon in contemporary culture. 2019 ISBN 978-0-429-55337-0. PMC 1090812926. (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  8. Fourquet, Jérôme. (DL 2016, ©2016). Accueil ou submersion? : regards europeens sur la crise des migrants. Éditions de l'Aube ISBN 978-2-8159-2025-4. PMC 962377573. (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  9. (Ingelesez) Froio, Caterina. (2018-09). «Race, Religion, or Culture? Framing Islam between Racism and Neo-Racism in the Online Network of the French Far Right» Perspectives on Politics 16 (3): 696–709.  doi:10.1017/S1537592718001573. ISSN 1537-5927. (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  10. a b c Europe, continent of conspiracies : conspiracy theories in and about Europe. 2021 ISBN 978-1-003-04864-0. PMC 1224583064. (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  11. Richard Alba, The Great Demographic Illusion: Majority, Minority, and the Expanding American Mainstream (Princeton UP, 2020) https://doi.org/10.1515/9780691202112
  12. Jenkins, Cecil. (2017). A brief history of France. (Revised and updated edition. argitaraldia) ISBN 978-1-4721-3951-1. PMC 1048892314. (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  13. Buncombe, Andrew. (17 May 2022). «Inside the data that debunks the 'Great Replacement' theory» The Independent.
  14. Rogers, Kaleigh. (26 May 2022). «The Twisted Logic Behind The Right’s ‘Great Replacement’ Arguments» FiveThirtyEight.
  15. Camus, Jean-Yves. (2017). Far-right politics in Europe. ISBN 978-0-674-97846-1. PMC 979560556. (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  16. (Ingelesez) Cosentino, Gabriele. (2020). Cosentino, Gabriele ed. «From Pizzagate to the Great Replacement: The Globalization of Conspiracy Theories» Social Media and the Post-Truth World Order: The Global Dynamics of Disinformation (Springer International Publishing): 59–86.  doi:10.1007/978-3-030-43005-4_3. ISBN 978-3-030-43005-4. (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  17. (Ingelesez) «Fear-Filled Apocalypses: The Far-Right’s Use of Conspiracy Theories» Oxford Research Group (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  18. (Ingelesez) Nast, Condé. (2017-11-27). «The French Origins of “You Will Not Replace Us”» The New Yorker (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  19. Bancel, Nicolas. (2015). Le grand repli. ISBN 978-2-7071-8822-9. PMC 1033500086. (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  20. (Ingelesez) «“The Great Replacement:” An Explainer» Anti-Defamation League.
  21. Ekman, Mattias. (2022-05-06). «The great replacement: Strategic mainstreaming of far-right conspiracy claims» Convergence: The International Journal of Research into New Media Technologies  doi:10.1177/13548565221091983. ISSN 1354-8565..
  22. (Ingelesez) «New Zealand attacks offer the latest evidence of a web of supremacist extremism» Washington Post ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  23. (Ingelesez) Byman, Daniel. «The Global Roots of the Buffalo Shooting» Foreign Policy (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  24. (Frantsesez) «Le grand déménagement du monde» France Culture 2017-06-24 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  25. (Ingelesez) «Deplatform Tucker Carlson and the "Great Replacement" Theory | ADL» www.adl.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]