Ordizia-Txindoki-Ordizia erronka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ordizia udalerria eta urrutira Txindoki mendia, erronkaren ibilbidearen bi gune nagusiak.

Ordizia-Txindoki-Ordizia erronka, Gipuzkoako Goierri eskualdean burututako kirol dema bat da. Ordizia udalerriaren herrigunea eta Txindoki mendiaren gailurraren arteko ibilbidearen joan-etorria denbora laburrenean burutzean datza.

Gaur egungo errekorra 1:25:09 denboran dago, 2019ko uztailaren 6an Aritz Egea urretxuar mendi lasterkariak ezarria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorria 1953an Pedro Aierbe ordiziarrak Juan Jose Rezola itsasondoarrari egindako erronkan dago: "Ezetz Ordiziatik Larraitzera bizikletaz abiatu, Txindoki igo eta 3 ordu azpiko denboran itzuli!"[1].

Irailaren 6an, goizeko 8:00etan, Rezola Ordiziako Zabala jauregian zegoen Olano tabernaren paretik bizikletaz abiatu, Andres Urdanetaren estatua dagoen kokalekuan, Larraitzera iritsi, Txindokira korrika igo-jaitsi eta abiapuntu berdinera 1:42:30 denboran itzuliz erronka irabazi zuen. Sekulako balentria, jada 46 urteko kirolari amauteurra zela (lanbidez arotza) eta gaur egungo bizikletekin parekatuz gero garaikoen pisua eta sinpletasuna kontuan hartuz.

Handik 25 urtera, 1978an, Iñaki Maiora 24 urteko ormaiztegiarrak errekorra hobetzea otu zitzaion. Garai hartan Maiora txirrindulari profesionala zen, 1980, 1981, 1983 eta 1984ko Espainiako Ziklo-kros Txapelketen irabazlea. Irailaren 24an goizeko 9:00etan abiatu eta ibilbidea 1:26:28 denboran amaituz errekor berria ezarri zuen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erronkaren ibilbidea lau ataletan banatua dago:

  • Ordizia-Larraitz: Bizikletaz GI-2133 errepidean Zaldibian barna.
  • Larraitz-Txindoki: Lasterketa mendi bidean maldan gora.
  • Txindoki-Larraitz: Lasterka mendi bidean maldan behera.
  • Larraitz-Ordizia: Bizikletaz GI-2133 errepidean barna.

Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partaideak
Izena Adina Herria Data Irteera orua Pisua Ordizia-Larraitz Txindoki-Larraitz Larraitz-Txindoki Larraitz-Ordizia Guztira
Juan Jose Rezola 54 urte Itsasondo 1951ko irailaren 6a Goizeko 8:00ak 48 kg 22'30" 48'30" 17'30" 14'00" 1:42:30
Iñaki Maiora 24 urte Ormaiztegi 1978ko irailaren 24a Goizeko 9:00ak 17'54" 41'43" 15'13" 11'38" 1:26:28
Aritz Egea Urretxu 2019ko uztailaren 6a Goizeko 10:00ak 60 kg 1:25:09
Manuel Merillas* León 2020ko ekainaren 24a 17'54" 41'43" 15'13" 11'38" 1:22:55*
  • Epaileen baieztapenik gabe.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]