Oruç Reis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oruç Reis
Arudsch-barbarossa.jpg
Aljerreko beilerbei

Bizitza
JaiotzaMitilene, 1473 (egutegi gregorianoa)
HeriotzaTilimsen, 1518 (44/45 urte)
Heriotza modua: guduan hila
Familia
AitaYakup Ağa
Anai-arrebak
Familia
Jarduerak
Jarduerakbeilerbeia, kortsarioa eta itsas ofiziala
Graduaamiral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Oruç Reis (Oruç almirantea) edo Aruj (turkieraz: Oruç Reis (Lesbos, 1474Aljeria,1518), baita ere Baba Aruj eta Bizargorria gisa, otomandar inperioaren kortsario aliatua izan zen. Hiri desberdinetako sultana ere izan zen: Jijel (1514), Shershell (1516), Aljer (1516), Ténès (1517) eta Tilimsen (1517). Botere handia eskuratu zuen eta kristauen benetako zigorra izan zen; musulmanentzat benetako heroi mitikoa izan zen, ordea.[1] Bere anaia Hayreddin ere Oruçekin batera borrokatu zuen eta baita botere handia izan zuen ere; Oruç hil ondoren bere anaia nagusiaren lana jarraitu zuen.

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fikzioan (zineman, literaturan, musikan) gehien gelditu dena "Bizargorria"arena izan da. Izengoitia egokia izan liteke baina, berez, beste izen baten deformazio batetik dator: "Baba Aruj" izengoititik. "Baba"" hitzak "aita" esan nahi du, beraz, Aita Aruj; batzutan ere "Baba Oruç" edo Aita Oruç. Kristauek "Barba" (bizar) ulertzen zuten. "Aita"ren kalifikazioa musulmaneei laguntzeko zuen joeragatik dator. Oruç Reisek Iberiar Penintsulatik ihes egin nahi zuten mudejarei lagundu zien, 1504 eta 1510 artean. Oruçek musulman hauei itsasontziz Afrikako iparraldera eraman zituen eta, bidaia bitartean, oso ondo tratatu zituen; horregatik, aitaren tratamendua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]