Tilimsen

Koordenatuak: 34°52′58″N 1°19′00″W / 34.8828°N 1.3167°W / 34.8828; -1.3167
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tilimsen
تلمسان
ⵜⵍⴻⵎⵙⴻⵏ
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Aljeria
Aljeriako probintziaTilimsengo probintzia
District of AlgeriaTlemcen District
Jatorrizko izenaتلمسان
ⵜⵍⴻⵎⵙⴻⵏ
Posta kodea13000
Geografia
Koordenatuak34°52′58″N 1°19′00″W / 34.8828°N 1.3167°W / 34.8828; -1.3167
Map
Azalera9061 km²
Altuera815 m
MugakideakChetouane (en) Itzuli, Hennaya (en) Itzuli, Mansourah, Algeria (en) Itzuli, Terny Beni Hdiel (en) Itzuli eta Aïn Fezza (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria173.531 (2008)
Dentsitatea19,15 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hiri senidetuakFlorentzia, Montpellier, Granada, Sarajevo, Kairuan, Fez eta Bursa

Tilimsen[1] (amazigeraz: ⵜⵉⵍⵉⵎⵙⴰⵏTilimsan; arabieraz: تلمسان‎Tilimsān) Aljeriako ipar-mendebaldeko hiria, Marokorekiko mugaren ondokoa.

Olibondo-sail eta mahastiengatik ezaguna den eskualde batean kokatuta dago. Hirian larrugintza, tapizgintza eta ehungintza da gehien garatu den industria; produktuak Rashgun portutik merkaturatzen dituzte batez ere. Nazioarteko aireportua.

Historia eta kultura aberatsa batzen dituen hiri berezia da: XII.-XV. mende bitarteko eraikin gehien dituen Aljeriako hiria da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraingo hiriaren ekialdean, "Pomaria" izeneko erromatar hiria zegoen: izen horrek "Orkidea" esan nahi du, eta inguruko lorategien aberastasuna iradokitzen du. Bandaloen inbasioaren ostean, hiri erromatarra desagertu egin zen. Fez-ko Idris ibn Abdallah-k (Idris I.a, idrisien aitzindaria, Marokokoa) berbereei erosi zien ingurua, eta hiri berria eraikitzeari ekin zion: "Agadir" izena eman zion ("Gotorlekua"). 931. urtean fatimien eskuetan geratu zen, zenatarren esku gero (omeiatarren menpe), eta almorabideen esku 1080. urtean, Yusuf ibn Tashufinek hiri berria sortu zuenean, "Tagrart" izenekoa: harrezkero, Tagrart merkataritza-auzo bilakatu zen, eta Agadir bizileku. Azkenean, biek bat egin zuten Tilimsen hirian, "iturrien" hirian, inguruan asko baitaude. Gerora, almohadeek hiria hartu zuten, eta biztanleekin sarraskia egin; hiri-ingurua berriztatu, eta harresia eraiki zuten.

Sidi Boumediene meskitako sarrera

1235. urtean, zenaten buruzagiak, Yaghmurasen Ibn Zyanek, hiria hartu zuen. Berak sortu zuen abdaluadien leinua, Tilimsengo Erresuma: Tilimsendik menperatzen zuten gaur Aljeriako iparraldea den lurraldea XIII.-XV. mende bitartean. Aldi horretan, hiriaren loraldia izan zen: erlijio- eta kultura-gune garrantzitsu bihurtu zen, eta Afrikako iparraldeko itsasertzeko merkataritza-ibilbideetako gune ere bai. Granadako nazariekin itun asko egin zituzten, eta Tilimsen Granadaren Afrikako hiri bikia izan zen.

XV. mendearen amaieran, Erresuma gainbehera zihoan: alde batetik, espainolek erresumako Mers el-Kebir (1505) eta Oran (1509) hiriak eureganatu zituzten, eta, beste alde batetik, kortsarioek (Bizargorrik) Aljer hartu zuten 1516an, eta otomandarrak ekialdetik erasoan ziren. Pixkanaka, turkiar otomandarren esku geratzen joan zen erresuma; Tilimsen hiriburua 1553. urtean eureganatu zuten, eta huraxe izan zen Tilimsengo Erresumaren amaiera. Haien agintepean, hiria garrantzia galduz joan zen.

Frantsesen inbasioaren aldian, Tilimsenen aurre egin zieten, marokoarren laguntzaz, baina, hainbat guduren ostean, frantsesek hiria hartu zuten 1842. urtean. 1962. urtean Aljeriak independentzia lortu arte, hiria Aljeria Frantseseko parte izan zen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
(Iturria: errolda[2])
1977198719982008
96028110242132341140158

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Datu klimatikoak (Tilimsen)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 14.5 16.0 18.0 19.8 23.6 28.8 33.0 33.6 29.1 24.1 18.7 16.1 22.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 9.9 11.2 12.8 14.3 17.5 22.0 25.6 26.3 22.6 18.5 13.9 11.7 17.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5.3 6.3 7.6 8.7 11.3 15.1 18.1 18.9 16.1 12.9 9.1 7.2 11.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 61.2 65.2 64.3 42.3 40.0 6.9 3.4 3.6 18.1 37.1 56.1 46.6 444.8
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 8.4 8.1 7.9 7.6 7.1 3.1 1.2 1.9 4.1 6.8 7.3 8.3 71.8
Iturria: World Meteorological Organization (tenperatura eta prezipitazioak, 1976–2005)[3]


Senidetutako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]