Osleidys Menéndez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Osleidys Menéndez
Bizitza
JaiotzaMartí (en) Itzuli1979ko azaroaren 14a (44 urte)
Herrialdea Kuba
Jarduerak
Jarduerakxabalinaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak xabalina jaurtiketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua80 kilogramo
Altuera178 zentimetro

IAAF: 14263481 Olympic.org: osleidys-menendez Edit the value on Wikidata

Osleidys Menéndez Sáez (Matanzas, Kuba, 1979ko azaroaren 14a), kubatar xabalina jaurtitzailea da, Atenasko 2004ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuena. 71.53 m jaurti zuen xabalina eta oraindik ere olinpiar errekorra da.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

12 urte zituela hasi zen xabalina jaurtitzen. 1996an munduko gazte mailako txapelketa irabazi zuen Sydneyn eta 1999an Panamerikar Jokoetako txapelduna izan zen.

2000. urtean Sydneyko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte eta brontzezko domina eskuratu zuen. 2001ean 71.54 metrotako jaurtiketa egin zuen[1] eta munduko errekorra izan zen. Urte berean Munduko txapelketa irabazi zuen.

2003an urte eskasa izan zuen baina 2004ko Olinpiar Jokoetan txapelduna izaan zen. 71.53 metrotako marka ezarri zuen, oraindik ere olinpiar errekorra dena. 2005ean bigarren aldiz izan zen Munduko txapelduna, Helsinkin, eta bere markarik onena ezarri zuen, 71.70 m, munduko errekor berria izan zena[2]. 2007ko Munduko txapelketan ezin izan zuen parte hartu lesio baten ondorioz eta ordutik aurrera bere markak asko apaldu ziren.

Nazioarteko palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria Marka
2000 Sydney ( Australia) 3. postua, brontzezko domina xabalina-jaurtiketa 71.54 m
2004 Atenas ( Grezia) 1. postua, urrezko domina xabalina-jaurtiketa 66.18 m
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Kategoria Marka
2001 Edmonton ( Kanada) 1. postua, urrezko domina xabalina-jaurtiketa
2005 Helsinki ( Finlandia) 1. postua, urrezko domina xabalina-jaurtiketa
Panamerikar Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria Marka
1999 Winnipeg ( Kanada) 1. postua, urrezko domina xabalina-jaurtiketa 65.85 m
2003 Santo Domingo ( Dominikar Errepublika) 3. postua, brontzezko domina xabalina-jaurtiketa 60.20 m
2007 Rio de Janeiro ( Brasil) 1. postua, urrezko domina xabalina-jaurtiketa 62.34 m
Universiada
Urtea Lekua Domina Kategoria Marka
2001 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina xabalina-jaurtiketa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]