Otto Pette

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Otto Pette
Datuak
Egilea Anjel Lertxundi
Argitaratze-data 1994
Generoa Eleberria
Argitaratzailea Alberdania
Herrialdea Euskal Herria
Orrialdeak 464
ISBN 84-88669-11-9

"Otto Pette (hilean bizian bezala)" Anjel Lertxundi idazle oriotarrak idatzitako eleberria da, 1994an "Alberdaniak" argitaratua.

Erdi Aroan kokatua dagoen istorio korapilatsu bat kontatzen da pertsonaia askoren perspektiba erabiliz. Egileak hizkuntza jaso eta aberatsa darabil. Maria Jose Olaziregi literatur adituaren arabera, lan honek "euskal literatura astindu egin zuen". Espainiako Narratiba Sari Nazionalaren finalista izan zen.

Haria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Gizon bat jauregi batean bizi da bakarrik. Garai batean, erregeak Baronet izendatu zuen matxinoen kontrako borrokan izandako garaipenengatik eta jendeak izua zion, krudela eta odolzalea baitzen. Orain aldiz, iragan hura ahaztu besterik ez du nahi. Egun batean, gizon ezezagun baten bisita izanen du. Atzerritarra mendeku bila dator. Biak sukaldeko mahaian eserita, elkarri kontatuko diote beren bizitzaren istorioa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]