Miren Azkarate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Miren Azkarate
Miren azkarate 001.jpg
Bizitza
Jaiotza Donostia1955eko azaroaren 27a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Lanbidea
Lanbidea politikaria, hizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Donostia
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Sinesmenak
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea
Miren azkarate sinadura.jpg

Miren Azkarate Villar (Donostia, Gipuzkoa, 1955eko azaroaren 27a) euskal herritar politikaria eta Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia da. Deustuko Unibertsitateko Filosofia eta Letretan lizentziaduna da eta Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Filologian doktorea.

1978tik 1988ra, Deustuko Unibertsitateak Donostian duen Campuseko Euskal Filologia Fakultateko irakaslea izan zen Morfosintaxi eta Lexikologia irakasgaietan. 1988tik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Euskal Filologian katedraduna. 1992az gero euskaltzain osoa da. 1995etik 2000ra, tutoretzako aholkularia izan zen. Euskara batuko eta Gramatikako batzordekidea da. Lehenengo emakume euskaltzain osoa izan zen, Jean Haritschelharren zuzendaritzapean. 1996tik 1997ra, Euskarako errektoreordea izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Pello Salaburu errektorea zenean. 1997tik 2000ra, irakasleen errektoreorde postuan egon zen.

Euskal Telebistan aurkezle ibili zen, Patxi Altuna, Kike Amonarriz eta Andoni Egañarekin batera, Balinda[1] lehiaketan.

2001 eta 2005 bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko VII. legegintzaldian, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua izan zen Eusko Alderdi Jeltzalearekin. 2004an, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile kargua hartu zuen. Ondorengo VIII. legegintzaldian, 2005ean hasitakoan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburu eta eledun egon zen 2009ra arte.

2011tik Donostia Udaleko zinegotzia da.

Ze Esatek! musika taldeak Maite zaitut Miren Azkarate izenburuko abestia plazaratu zuen 2009 urtean parodia moduan, orduan berak zuzentzen zuen Kultura Sailaren eta Javier Madrazok zuzentzen zuen Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailaren eskutik Kepa Junkerari hiru diska editetzaren truke 700.000 eurotik gorako diru laguntza emateagatik.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hitz elkartuak euskaraz (1990, Deustuko Unibertsitatea)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aritz Galarraga. Berria. 2013-05-15 (Euskaraz)  Galarraga, Aritz (2013-05-15), «Balinda», Berria, http://www.berria.eus/paperekoa/1498/028/001/2013-05-15/balinda.htm. Noiz kontsultatua: 2017-05-17 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Josu Jon Imaz
Escudo del Pais Vasco.svg
Eusko Jaurlaritzako bozeramailea
2004tik - 2009ko maiatzaren 9ra
Ondorengoa
Idoia Mendia
Aurrekoa
Mari Karmen Garmendia
Escudo del Pais Vasco.svg
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua
2001-2009
Ondorengoa
Blanca Urgell