Otxandioko gaztetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Otxandioko gaztetxea Otxandion (Bizkaia) dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995-1996 urteetan, bertako gazteak antolatzen hasi eta laster konturatu ziren gaztetxe baten beharra zutela, jaiak, erakusketak, bazkariak, hitzaldiak... burutzeko. Une hartan, aukerak bi ziren: udaletxeari lokal bat eskatzea lehena eta bigarrena okupazioaren bidea hartzea.

Lehen urratsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean udaletxearekin hizketan hasi ziren eta euren arazoa azaldu zioten: herriko gazteek lokal bat behar zutela batzeko eta euren ekintzak aurrera eramateko. Udalaren erantzuna ezezko borobila izan zen. Hori ikusita eta etsipen handia izan arren, gazteek ez zuten etsi eta lanean jarraitu zuten. Gaztetxea izateko egokiak izan ahal ziren eraikin guztiak aztertu zituzten, ala nola hiltegia, zinema zaharra, herriko hainbat etxe huts, eta abar.

Hala ere, euren lehenengo urratsa herriari galdeketa bat egitea izan zen, gaiari buruz herriak zer iritzi zuen ikusteko. Emaitza gazteen aldekoa izan zen; herriko emaitzak eskuan hartuta herriko alderdi politiko guztiekin bildu ziren banan-banan, eta azkenerako erabaki zen udaletxean osoko bilkura bat egitea eta bertan azken erabakia hartzea. Plenoan gazteek beraien planteamendua azaldu zuten, galdeketaren emaitza eta gaztetxe izateko eurek aurreikusitako aukerak. Gainera, gaztetxeak martxan zeuden herrietako alkateen iritziak ere ezagutarazi zituzten, esaterako, Arrasate, Eskoriatza, Aretxabaleta, Dima eta Legutiokoena, aldeko iritzia hain zuzen ere.

Honekin guztiarekin, udalbatzan Euskal Herritarrok eta Eusko Alkartasuna alderdien aldeko botoekin erabaki zen Otxandioko alondegia edo kartzela zaharra gazteei ematea eta horrela herriko Gaztetxea izatea. Momentu horretatik aurrera gazteak jo eta su hasi ziren lanean gaztetxean. Proiektu serio bat egin zuten arkitekto batekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren oniritzia lortu zuten.

Okupazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baina, ezustean, Otxandioko Udalaren oniritzirik ez zuten lortu. Horiek horrela, denborak aurrera jarraitu zuen eta tentsioak gora egin zuen gazteen eta Udalaren artean. Udaletxean beste osoko bilkura bat egin zen gazteei abisurik eman barik. Bilkura horretan aurrez lortutako akordioa apurtu egin zen, Eusko Alkartasuna alderdiak atzera egin baitzuen.

Gazteen asmoa ez zen akordiorik apurtzea izan, baina jarrera ikusita (trabak, gezurrak, bileretara ez agertzea) argi gelditu zitzaien Udalak ez zuela interesik gaien. Hortaz, okupazioaren bidea hartzea erabaki zuten asanblada baten. Aipatzekoa da tentsiozko garai hauetan gazteek ekintzetan gogor jarraitu zutela, alde batetik betiko ekintzak aurrera eramanez eta beste alde batetik gaztetxeko obrak aurrera eramanez. Gaur egun, udalarekin akordio batera heldu eta gero, gaztetxea eraikitzen jarraitzen dute. Hasieran teilatua konpondu bazuten, hurrengo urteetan fatxada eraiki, eta azkenik gaztetxeko barrualde guztia eraikitzeko asmoa dute.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]