Palembang

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Palembang
 Indonesia
Ampera Bridge at Night, Palembang.jpg
Ampera zubia
120x90px Lambang Kota Palembang.gif
Administrazioa
Herrialdea  Indonesia
Probintzia Hego Sumatra
Izen ofiziala Palembang
Posta kodea 0711
Geografia
Koordenatuak 2° 59′ 00″ S, 104° 45′ 52″ E / 2.9833333333333°S,104.76444444444°E / -2.9833333333333; 104.76444444444Koordenatuak: 2° 59′ 00″ S, 104° 45′ 52″ E / 2.9833333333333°S,104.76444444444°E / -2.9833333333333; 104.76444444444
Palembang hemen kokatua: Indonesia
Palembang
Palembang
Palembang (Indonesia)
Azalera 358,55 km²
Altuera 8
Demografia
Biztanleria 1.548.064 bizt.
Dentsitatea 4.138,88 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+07:00
Hiri senidetuak Manchester eta Haga
http://www.palembang.go.id/

Palembang (indonesieraz: Kota Palembang; jawiz: ڤاليمباڠ‎) Indonesiako hiria da, Hego Sumatra probintziako hiriburua. 2010ean 1.455.284 biztanle zituen[1]. Sumatra uharteko bigarren hiririk handiena da, Medanen ondotik, eta Indonesia osoko zazpigarrena. Ekialdeko Venezia deitzen zaio.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palembang hegoaldeko Sumatrako ordokian dago, Musi ibaiak zeharkatua. Ibaitik iparraldera Seberang Ilir izeneko aldea dago, eta bertan daude hiriko gune ekonomiko eta kultural nagusiak; ibaitik hegoaldera, berriz, Ulu Seberang dago, eta bertan dago gune politikoa. Ikusgarria da Musi ibaiaren gaineko Ampera zubia, hiriko ikonoa.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palembangek klima ekuatoriala du (Af) Köppen klima sailkapenaren arabera.

Datu klimatikoak (Palembang)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30.8 31.2 31.5 32.1 32.4 31.9 31.8 32.1 32.5 32.6 31.9 31.1 31.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 26.8 27.1 27.2 27.7 28.0 27.4 27.0 27.2 27.5 27.7 27.4 27.0 27.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 22.9 23.0 23.0 23.4 23.6 22.9 22.3 22.4 22.5 22.9 23.0 23.0 22.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 277 262 329 263 213 122 104 107 120 186 274 366 2623
Eguzki orduak 169 118 130 150 174 127 130 149 118 160 132 120 1677
Iturria (1): Climate-Data.org[2]
Iturria (2): Deutscher Wetterdienst[3][4]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idatziz, VII. mendeko agirietan aipatu zuten lehenengoz. Indonesiako hiririk zaharrena da, eta historia aberatsa dauka, luzaro Srivijaya itsas erresumako hiriburua izan zenez: antzinako Sumatra irla (gaurko Indonesia) berena zen, eta Asiako hego-ekialdean eragin handia izan zuten, Indonesia eta Malaysia inguruetan batez ere. Budismoa zen beren erlijioa.

1825. urtean, herbeheretarrek menpean hartu zuten lurraldea, eta arkitektura-ondare aberatsa utzi zuten. Bigarren Mundu Gerran Palembangeko itsas gudua gertatu zen, 1942. urteko otsailaren 13tik 15era, Japoniak hiriko petrolio-findegiak bereganatu nahi izan baitzituen. 1950ean Indonesiako Errepublikaren barnean sartu zen.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palembang 16 barruti eta 107 azpibarrutitan banatuta dago. Barrutiak hauek dira:

  • Ilir Timur I
  • Ilir Timur II
  • Ilir Barat I
  • Ilir Barat II
  • Ulu Seberang I
  • Ulu Seberang II
  • Sukarame
  • Sako
  • Bukit Kecil
  • Kemuning
  • Kertapati
  • Plaju
  • Gandus
  • Kalidoni
  • Alang-Alang Lebar
  • Sematang Borang

Gizartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren ikuspegia

Malaysiera da Palembangeko hizkuntza nagusia, musi dialektoa bereziki. Erlijio ugari batzen dira hirian: islama da nagusia, baina kristauak, budistak, hinduistak eta konfuzianistak ere daude.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehungintza-industria eta petrolio-finketa dira hiriko gaur egungo ekonomiaren gune nagusiak. Musi ibaiaren bokalean portua dago.

Garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraio publiko nagusia minibus-sareak eratzen du. Ibaia zeharkatzeko, ontziak erabiltzen dira, bai betikoak (Ketek), bai txalupa azkarrak ere. Nazioarteko aireportua dago. Hiru portu nagusi daude hirian; Boom Barú da garrantzitsuena.

Hezkuntza eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamar unibertsitatetik gora daude Palembangen; bi aipatzearren: Sriwijayako Unibertsitatea eta Sriwijaya Palembang Politeknikoa. Komunikabideetan ere nabari da hiriaren garrantzia: telebista nazional guztiek dituzte egoitzak Palembangen, eta hainbat irrati.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Palembang Aldatu lotura Wikidatan