Panarea (uhartea)

Koordenatuak: 38°38′N 15°04′E / 38.63°N 15.07°E / 38.63; 15.07
Wikipedia, Entziklopedia askea
Panarea (uhartea)
Datu orokorrak
Garaiera421 m
Motauharte
Azalera3,34 km²
Geografia
Map
Koordenatuak38°38′N 15°04′E / 38.63°N 15.07°E / 38.63; 15.07
UTC orduaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Honen parte daEoliar uharteak
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Messina
Italiako udalerriLipari
Ur-gorputzaTirreniar itsasoa
Leku geografikoaEoliar uharteak

Panarea (panaˈrɛːa ahoskatua; antzinako grezieraz: ΕὐώνυμοςEuōnymos) Siziliako Eoliar zazpi uharteetatik txikiena da. Hauek Siziliaren iparraldean, Italiaren hegoaldean, dauden uharte bolkaniko batzuk dira. Lipariko Komunaren frazione bat da. Gaur egun, 280 biztanle inguru bizi dira uhartean urte osoan zehar; hala ere, biztanleria izugarri handitzen da udan, turisten kopuruarekin. Azken urteetan, uhartea bere bisitari ospetsuengatik ezaguna egin da nazioartean.

Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinaroan, hainbat izen erabili zuten uhartea izendatzeko: grezieraz: Euṓnymos, Εὐώνυμος ("izen onekoa", "Oparoa") eta Hikesía, Ἱκεσία ("erregua", beharbada gurtza tokiak daudelako). Pagnarea izena, etimologia ezezagunekoa, lehen aldiz K.o. VI.-VII. mendean agertzen da Ravenaren kosmografian.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartea sumendi ez-aktibo bat da, 3,4 km²-ko azalera duena. Uharteko punturik altuena, Punta del Corvo, itsas mailatik 421 metrora dago. Iturri termalak daude Punta di Peppe eta Maria herritik gertu. Urpekaritza egitea uharte txiki honetan nahiko popularra da, eta Lisca Bianca eta Bottaroko arroken artean ere igeri egin daiteke[1].

Panarearen gune tipikoa, Basiluzzo atzealdean eta urrunago Stromboli

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiaurrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Panarea, jada, Historiaurrean populatua zegoen, Brontze Aroko herrixkak frogatzen duen bezala (K.a. XIV. mendea), Milazzese lurmuturreko muinoan, uhartearen hego-mendebaldean (nondik Milazzesetarren Kultura izena hartzen duen). Ordokiaren kokapen berezia, itsasorantz luzatua eta itsasoari begira dauden itsaslabar garaiek babestua, erraz defenda zitekeena, kokaleku ezin hobea bihurtu zen. Herrian, hogei etxola ingururen hondakinak ikus eta bisita daitezke, mizenastar jatorrizko materialak aurkitu dira, uhartedi Eoliarra Mediterraneo itsasoko merkataritza-ibilbide nagusien erdian antzinaroan ere izatearen seinale. Gainerakoan, Panarea beste Eoliar uharteen eta, bereziki, Lipariko historiarekin bat dator.

Antzinaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neolitotik bizi izan ziren, K.a. VII. eta VI. mendeen artean. Uharteak etengabeko eraso etruskoen biktima izan ziren, hauek greziar kolonizazioak ordezkatu zituen arte. K.a. 264an, Lipari, Kartagoren aliatu bat zenez, uharteek erromatar flotaren etengabeko erasoak jasan behar zituzten. K.a. 252an, Lipari eta bere uharteak Erromaren mende geratu ziren. Horren erakusgarri dira Basiluzzo uhartera iristeko zaila den tontorrean dagoen etxe erromatar baten hondarrak, erromatar lurjabe bitxi batena, ageri denez, Panarearen panoramen gogortasun eta edertasunaren zalea.

Panarea Basiluzzotik ikusita ilunabarrean

Erdi Aroa eta Aro Modernoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorketarekin, gainbeherazko garai bat hasi zen, bizantziar dominazioarekin batera areagotu zena, eta are azkarrago bihurtu zen arabiar okupazioaren hasierarekin (827/1061). Normandiarren etorrerarekin eta Siziliako Erresumaren sorrerarekin, uharteen garapen ekonomiko eta demografikoa berriz hasi zen (1340-1544 inguruan). 1500. hamarkadaren erdialdean, izan ere, arabiarrak uharteak erasotzen hasi ziren[ohar 1]. Pirateria arabiar-turkiarraren erasoaldiak direla eta, uhartea ia hutsik geratu zen, eta biztanleek, izatez, ez zuten ehun baino gehiago izan. XVII. mendearen amaiera aldera, Lipariko nekazariek lantzen jarraitu zuten (emakumeak eta haurrak hara ekarri gabe, piraten erasoaldien arriskuagatik).

Aro garaikidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, biztanleria 200 biztanle egonkor ingurukoa da (neguan, udako hilabeteetan, turistekin, hamar aldiz igo daiteke erraz). Biztanleak, gaur egun, uhartearen arrakasta turistikotik bizi dira nagusiki, 70eko hamarkadaren amaieran lehertu zena, baina 1950eko hamarkadaren amaieran hasi zen, uharte hauek turista abenturazaleagoek aurkitu zituztenean, zeinek bizitza errazagoko eta naturarekin harreman zuzena nahi zuten.

Arkeologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Punta Milazzese herrixka edo Milazzese lurmuturreko herrixka Brontze Aroko (Erdi Brontze Aroa) herrixka bat da Siziliako Panarea uhartean kokaturik, Eoliar uhartekoa.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Drautto izeneko barrutia eta badiako uhartearen toponimian arrastoak geratzen dira, Dragut pirataren oroimenez

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ezio Giunta, dir. (2005). Panarea. Estateolie 2005*The Essential Guide (English version of Tourist Guidebook): 100–103.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sicilia-Isole, Meridiani, 2000, anno XIII, n. 89. MARTINUCCI, Mimmo: Sognando le isole italiane. Guida per radioamatori. Vol. 3 - Tutte le isole della Sicilia, Albino, Sandit Libri, 2007, ISBN 978-88-89150-57-3.
  • Touring Club Italiano, Isole siciliane. Eolie, Egadi, Pelagie, Pantelleria, Ustica, Milano, Touring Club Italiano, 2007, ISBN 978-88-365-3045-8.
  • LO CASCIO, Pietro; NAVARRA, Enrico: Guida naturalistica alle Isole Eolie, Palermo, L'Epos, 2003, ISBN 978-88-8302-213-5.
  • PARRINELLO, Parrinello; MINNELLA, Melo: Isole di Sicilia, Palermo, Pielle edizioni, 2011, ISBN 88-7508-026-7.