Pappus Alexandriakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pappus Alexandriakoa
PappusBook.jpg
Pappusen Mathematicae Collectiones lanaren azala, Federico Commandinok itzuliak. 1589Commons-logo.svg Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotza Alexandria, 290
Herrialdea ezezaguna
Heriotza 350 (59/60 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak antzinako greziera
Jarduerak
Jarduerak matematikaria eta astronomoa

Pappus Alexandriakoa (grezieraz Πάππος edo Ἀλεξανδρεύς), (290350) matematikari greziar garrantzitsu bat izan zen.

Alexandriako eskolako azken matematikari handia, Euklidesen Elementuak eta Klaudios Ptolemaiosen Almagesto lanei buruzko iruzkinak idatzi zituen.

Bere lan nagusiak, Synagoge edo Bilduma Matematikoa deitua, 340 inguruan idatzia, garrantzi berezia du ikuspuntu historikotik, bere garaiko ezagutza matematikoen erakusketa oso eta sistematiko bat izateaz gain, gaur egun, neurri handi batean galduak dauden Alexandria hirian matematiken irakaskuntzaren funtsak ziren lanen zatiak, batzuetan osoak, biltzen bait ditu. Bildumak, zortzi liburuz osatua dagoena, guztiak kontserbatuak (lehena eta bigarrenaren zati bat izan ezik), ezagutza geometriko garrantzitsuak sartzen dituzten problema batzuk ditu, parabola baten fokua edo sekzio koniko baten zuzentzailea, eta teorema ugariren azalpena, horien artean, biraka ari diren irudien azalera eta bolumena adierazten dituena.

Geometrian, zenbait teoremaren egiletza ematen zaio, guztiak, Pappusen teorema izen orokorrarekin ezagutzen direlarik. Honako hauek dira batzuk:

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]