Paradisu galdua
Paradisu galdua | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Egilea(k) | John Milton | |||
Sorrera-urtea | 1667 | |||
Argitaratze-data | 1667 | |||
Izenburua | Paradise Lost | |||
Jatorrizko herrialdea | Ingalaterra | |||
Ekoizpen lekua | Londres | |||
Argitaletxea | Samuel Simmons (en) | |||
Ezaugarriak | ||||
Hizkuntza | ingelesa | |||
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Index Librorum Prohibitorum | |||
Fikzioa | ||||
ikusi
| ||||
kronologia | ||||
|
Paradisu galdua, jatorrizko izenburua Paradise Lost, John Milton (1608-1674) idazle ingelesaren lan ezagunena da. Poema narratiboa izanik, ingelesezko epika liburu nagusitzat hartu ohi da.[1] XVII. mendeko poeta nagusia John Milton izan zen. Milton, hasieran puritanoa izan bazen ere, oso teologia berezi batera (zenbaitetan heretikotzat ere jo zitekeena) iritsi zen. Liburua 1667an plazaratu zen. Haren ondorioz mundu osoko literaturan oso zabalduta dagoen topiko literarioa sortu zen. Lan horrek bigarren zatia ere izan zuen: Paradise Regained (1671), euskaraz Paradisu berreskuratua.
Paradisu galduak haustura sortu zuen lehenagoko poema epikoen ezagutzaren kontzeptuaren eta zientziaren ezagutzaren artean, lehen aldiz proposatu baitzuen ezagutza literarioa eta ezagutza zientifikoa bereizi behar zirela[2].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1665ean Miltonek, eman zen izurrite handitik ihes egiteko Londresetik alde egin zuen. Chalfont St Giles herrixkan babesa hartu zuen eta bertan idatzi zuen bere lan ospetsuena izango zena. Liburua Samuel Simmons argitaratzaileak moldatu zuen, 1667an lehen edizioa plazaratuz. Bigarren edizioa 1674an plazaratu zen eta bertan zenbait aldaketa jaso ziren; esaterako hasierako hamar atal hamar bihurtu ziren. Liburuaren arrakasta berehalakoa izan zen eta XVIII. mendean edizio eta itzulpen ugari ezagutu zituen.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poema hasieran hamar liburutan antolatuta zegoen; bigarren edizioak, ordea, hamabi zituen. Guztira 10.000 lerro idatziak dira, errimarik gabekoak. Olerki epikoa da.
Gaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poemak Bibliako gai batean oinarritutako epopeia bat garatzen du: Adam eta Ebaren erorketa eta Jaungoikoak Adan eta Eba paradisutik egotzi zituenekoak kontatzen ditu. Lanaren gai nagusia gaizkiarena eta oinazearena da. Modu batez planteatzen gaia den zera da, nola uler daitekeen Jainkoa, hain ona eta ahalduna izanik, gizakiaren sufrikarioa uztea eta onartzea.
Nolabait, Miltonek «Jainkoaren bideak zuritzeko» planteamenduetatik abiatzen da. Horretako draman parte hartzen duten pertsonaia nagusien psikologia azaltzen du: Jainkoa, Adam, Eba eta Deabrua. Horren bidez itxaropena azal arazi nahi du, nahiz eta paradisua galdua izana.
Lana infernuan hasten da. Han Satanas Jaungoikoaren aurkako mendekua hartu nahi du horretarako gizakiak erabiliz. Gizakiak sortu berriak dira eta oraindik zoriontasunean bizi dira Edengo lorategian.
Aingeruen asaldaketa eta Adanen bekatua abiapuntu hartuz, Jainkoak gizon-emakumeengana iristeko dituen bideak azaltzen ditu.[3]
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Satan
- Adam
- Eba
- Jaungoikoaren semea
- Jaungoikoa, aita
- Rafael goiaingerua
- Migel goiaingerua
Argumentuaren egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Satanaren aurkezpena. Poemaren hasieran haren gaia azaltzen da: gizakiaren erorketa bekatuan. Honen ondoren, Satanen istorioa kontatzen da, aingerurik ederrena izanik, mundua sortu aurretik Jainkoaren aurkako aingeruen matxinada baten buru izan zen, eta, beraz, honek, bera eta bere segizioa Zerutik kanporatu zituen, infernua izeneko toki beldurgarri batean egotera kondenatuz. Han, Satanek bere fededunak jainkoaz mendekatzeko saretzen ditu, baina ez indarrez, maltzurkeriaz eta engainuz baizik. Eta, horretarako, bere etorkizuneko izaki bat, gizakia, erabiltzea agintzen du.
- Adam eta Eba. Jakinduriaren zuhaitza. Satanek, bera bakarrik joateaz arduratzen da antzinako mundua deskubritzera. Jainkoak ikusten du eta bere Semeari erakusten dio, honi, gizakia errudun izango dela azaltzen diolarik. Semea, orduan, bere heriotzarekin, gizakiaren bekatua ordaintzeko borondatez aurkezten da. Satanek mundu berria esploratzen du, irakurleari deskribatzen zaiona, eta gizakiaren bizilekua non dagoen ezagutzen du, jainkozko sorkuntza berria. Han, miretsirik, bere formaren perfekzioa ikusten du, eta Adam eta Ebari, lehen gizakiei, ongiaren eta gaizkiaren ezagutzaren zuhaitzaren fruitua jateko Jaungoikoak ezarritako dien debekua ikertzen du.
- Adam eta Ebaren Jaungoikoari desobeditzea. Jainkoak, paradisuan gertatzen denari adi, Rafael goiaingerua bidaltzen du Adam eta Ebari obedientzia eskatzeko eta, halaber, Satanen bilbeaz ohartarazteko; gainera, eroritako aingeruaren istorioa kontatzen du xehetasunez. Satan paradisuan sartu da, suge moduan, eta Eba bakarrik aurkitzen duenean, zuhaitz baten fruituari esker, hitz egiteko dohaina duela azalduko dio. Eba debekatutako zuhaitz horretara eramaten du, ongiaren eta gaizkiaren ezagutzaren zuhaitzenera, alegia; gezur eta amarruen bidez zalantzak pizten ditu Ebarengan.
- Paradisutik kanporaketa. Eba, fruta dastatu ondoren, Adami eramaten dio, berak ere proba dezan. Adamek, Jaungoikoari desobetzitza Ebari aurpegiratu arren, fruta jaten du: Ebari dion maitasunak bere zortea partekatu nahi izatea eragiten duelako. Jainkoak bere izakien desobeditze eta bekatuan erorketa ezagutzean, Migel goiaingerua bidaltzen du paradisutik kanporatua izan direla jakinaraz diezaien. Jainkoak Adamek bere heriotza atzeratzeko egin dituen erreguak onartzen ditu. Behin betiko kanporatzearen aurretik, Migelek gizadiaren etorkizuna eta patua azaltzen dizkio bikoteari, jatorrizko bekatuak eragindako ahaleginak eta sufrimenduak menderatuta, eta haiek eta haien ondorengoek biziko duten mundua erakusten die.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://ekarriak.armiarma.eus/?i=787
- ↑ Rudy, Seth. (2014). Literature and encyclopedism in Enlightenment Britain : the pursuit of complete knowledge. ISBN 978-1-137-41153-2. PMC 881655990. (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
- ↑ http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=Paradisugaldua
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ingelesezko testua Wikitekan; bi edizio zaharrenak.