Paralia (seleukotar eparkia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paralia (seleukotar eparkia)
Geografia
Historia

Paralia (grezieraz: Παραλία, "kostaldea" esan nahi duena), edo Medinat HaYam (hebreeraz: מדינת הים‎, euskaraz: «itsasaldeko herrialdea» esan nahi duena). K.a. 197 eta K.a. 99 urteen artean Palestinan egon zen kostaldeko eparkia[oh 1] izan zen, garai helenistikoetan eta erromatarretan, Seleukotar dinastiak gobernatua.[1]

Flavio Joseforen arabera, eskualdeko biztanleak batez ere greziar hirietako biztanleak ziren[2]. Izena k.o. VI. mendeko Madabako mapan ageri da, Axdod-Yam hiriari itsatsita, Azotos Paralos izenaz (grezieraz: Αζωτος Παραλος), Axdod modernotik hiru bat kilometro hegoaldera.

Eskualdea, hasieran, seleukotarrek sortu zuten[3], Idumeako eta Galaaditiseko eparkiekin batera eta Samariako eparkiako mugakidea izan zen. Flavio Josefok idatzi zuen Paralia juduen jurisdikziotik kanpo egon zela Tenpluaren Bigarren Aldi osoan, asmondar eta Herodes Handiaren eta Agriparen erregealdian izan ezik[4].

Paralia izena, grezieraz "kostaldea" esanahi orokorra izanik, Atikako hiru eskualde bat izendatzeko ere erabiltzen zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Madabako mapa" izenaz ezagutzen den mosaikoa. Madaba hiriko San Jorge elizan, Jordania.

K. a. 198. urtean Antioko III.ak Palestina konkistatu zuen eta Seleukotarren administrazio-sistema berrian Ptolomeo I.aren garaiko Galilea eskualdea Samaritis probintzian (Samaria) sartu zen (1 Mac 10, 30. 38; 11, 28; Ant. 13,50). Orduan ere (Feniziako eparkia sortu zenean seguruenik) geratu zen ezarrita Semconitis lakuaren (Hule lakua) parean, Galilea politikoaren iparraldeko muga. Izan ere, aintzira horren iparralderanzko lerrotik abiatuta, Tiro eta Paneaseko[oh 2] lurralde osoa, Goi Galilea eta Gaulanitidearekin batera, Feniziako eparkia izatera pasa ziren. Mendebaldean, Paralia eparkia sortu zen, kostalde osoa hartzen zuena Apoloniatik (egungo Tel Aviveko barrutiko Herzliya-tik gertu) Ptolemaidara (edo Ptolemais, egungo Akre) arte, hiri horretako ekialdeko lautada barne[5].

Nikanor, Patroklusen semea, Paraliako barrutiko gobernadoreetako bat zen seguru asko, eta "Zipriarka" titulua eman zioten - itxuraz, Zipre eskualdeko garnizio-tropa batzuk gidatzen zituen Antiochus V Eupator tronua bere egin zuenean.[6]

Paraliako zati bat juduek konkistatu zuten asmondar leinuaren gidaritzapean. Simon Thassik Joppa konkistatu zuen K.a. 143. urtean, Jon Hirkano I.goa Jamnia eta Axdod lortu zituen K.a. 125. urtean, eta K. a. 103-99 bitartean Alexandro Janeok eremuak konkistatu zituen Doratik iparralderantz, eta Gazatik, hegoalderantz, Sinaiko penintsulako mediterraneoko kostaldean dagoen Arix-eraino. Asmondar leinua pixkanaka sartu zifren Jaffarara lehenbizikoz; lehenbizi, garnizio bat ezarri zuten hirian, eta, gero, herritar paganoen ordez juduak sartu zituzten. Axkelon bakarrik ez zuten inoiz menderatu[4].

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Seleukotar dinastiak pertsiarren "satrapiak" sistema kontserbatu zuten, eta Eufrates mendebaldean, banaketa hirukoitza erabili zuten, satrapia, eparkia eta hiparkia sistema, alegia. Lurraldearen banaketa administratibo hori, Egiptoarrek erabili zuten nomoa, topoa eta herrixka sistemaren parekidea zen. Ikusi: http://templumcogni.blogspot.com/2016/03/el-proximo-oriente-helenistico-y-roma.html
  2. Egungo Banais aztarnategi arkeologikoa, Filiporen Zesarea izena ere eman zitzaion, eta Hermon mendipean dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Cancey, Mark A. (2004) The Myth of a Gentile Galilee, Cambridge University Press. 36 or.
  2. Rosenfeld 2000, 168 orr. .
  3. Rosenfeld, Ben-Zion. (2000). «Flavius Josephus and His Portrayal of the Coast (Paralia) of Contemporary Roman Palestine: Geography and Ideology» The Jewish Quarterly Review 91 (1/2): 143–183.  doi:10.2307/1454789. ISSN 0021-6682. (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
  4. a b Rosenfeld 2000, 146 orr. .
  5. Díez Fernández, Florentino. «Galilea» Mercabá. Enciclopedia Hispano-Católica Universal (Molina de Segura) (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
  6. Bar-Kochva, Bezalel (2002). Judas Maccabaeus: The Jewish Struggle Against the Seleucids. Cambridge University Press. 239. or.

Bibliografia osagarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rosenfeld, Ben-Zion. (2000). «Flavius Josephus and His Portrayal of the Coast (Paralia) of Contemporary Roman Palestine: Geography and Ideology» The Jewish Quarterly Review (University of Pennsylvania Press) 91 (1): 143–183.  doi:10.2307/1454789..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]