Paropos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paropos
Fitxategi:File:
Datuak
EskualdeaPalermoko probintzia
 Sizilia
Historia
GaraiaK.a. VII. mendean
UzteaK.a. III. mendean
Metropolia(k)Palermo
Indusketa
Bisitagarriaerabilera askea

Paropos, antzinako Siziliako hiri bat zen, uhartearen ipar-mendebaldean zegoena, Panormos (Palermo), Thermai Himeraiai (gaur egun Termini Imerese) eta Solunte (Bagheriatik gertu) antzinako zentroetatik ez oso urrun.

Hiriko tokia oraindik ez da identifikatu; Tommaso Fazelloren hipotesia, Collesanotik gertu zeuden eraikinen hondar batzuekin identifikatu behar zela. Indusketa berri batzuek ukatu egin dute, hondar horiek Erdi Aroan datatu dituztelako. Beste hipotesi batzuek[1], tokia, Cefalà Dianako gazteluarekin identifikatu zuten. Ondoren, Vittorio Giustolisi arkeologoak, Monte Porcarako[ohar 1] gune arkeologikoa proposatu zuen, Bagheriatik gertu, Pàropos hiriarentzat[2].

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polibiok[3], esaten digu Lehen Gerra Punikoan zehar, Hamilkar Barkak, Palermotik gertu egonda, eta erromatarren eta euren aliatuen artean etengabeko gatazken jakitun izatean, erromatarrei eraso ziela armada osoarekin Paropo eta Termini Imereseren artean kanpaturik zeudenean. Gaio Plinio Segundok[4], lehen mendean, Paropo Siziliako barne hirien artean zegoela jakinarazten du (... Paropoko biztanleak latindar zuzenbidekoak dira...), eta Ustica uhartearen aurrean zegoela (... eta Paropo, Ustica...).

Txanpongintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sizilia, erromatarren eskuetan erori aurretik, kartagotarrek eta greziarrek menderatu zuten, bereziki sirakusarrek. Hiri txikienek euren moneta propioa ez zutenez, Sirakusarenaz baliatzen ziren, baina Sizilia erromatar probintzia bihurtu aurretik, hiri batzuek, euren moneta propioa egiteko askatasuna zuten. Ia ziurra da Londresko British Museoan kontserbatzen den Paropoko brontzezko txanpon ezagun bakarra garai honetakoa izatea. Aurrealdean, txanpon honek, Apoloren buru bat darama, erramu batekin koroatua; atzealdean, beste aldean, legenda bat (ΠΑΡΩΠΙΝΩΝ) eta gazte ehiztari bat, bere lantza gainean atseden hartzen ari den txitoi labur batekin jantzita, eta, hondoan, ehiza-txakur bat. Txakurraren ikonografiak, Paropoko biztanleak, elimoengana hurbil zitzakeen, Siziliako mendebaldeko herri bat, zeinek sarritan, haien txanponetan txakurra irudikatzen baitzuten.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Izan ere, mendian, azken urteotan, helenizatutako finkapen indigena handi baten arrasto nabarmenak aurkitu dira, oraindik aztertzen ari direnak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Francesco Emanuele Gaetani, Sicilia nobile, Palermo 1757.
  2. Vittorio Giustolisi, Cronia - Paropo - Solunto, Palermo 1972.
  3. Polibio, Storie, I, 24, 4.
  4. Gaio Plinio Secondo, Naturalis historia, III, 91-92