Edukira joan

Pasaiako huelga

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pasaiako huelga XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen hasierara bitartean jarritako bertso-sorta da, eta Pasaiako portuan gertatu zen greba bati buruz dihardu. Trajinos Beltza delako batek, greba horretako partaideak, Txirrita bertsolari famatuari eskatu zion gertaera honi buruz bertsoak jartzeko, eta nahiz eta bertsoetan Trajinos ageri den egiletzat, bertsoak Txirritak eginak dira; halaxe dio Antonio Zavalak bere Auspoa sailean.

Bertsoen moldaketarik ezagunena Xabier Lete kantariak egin zuen, Antton Valverderekin batera ondutako Txirritaren bertsoak diskoan argitaratua.

Milla bederatzi eun kunplitu eta
emeritzagarren urtian,
huelga baten bidez okertu
gera Antxo’ko partian;
buruzariya balititz bezela
oiartzuarren tartian,
guri bengantzan asi zerate
oso gorroto fuertian;
beti goguan izango degu
bizirik geran artian.

Bertso berriyak jartzera nua
nai dituanak ikasi,
asuntu hori onratu gabe
ezin nezake nik utzi;
oiartzuarrrak Antxo aldian
ez gaituzte nai ikusi,
txori batzuek joan diralako
kaiolatikan igesi,
langilliari burla egiñaz
alperrak daude nagusi.

Huelga hortan eskatu ziran
lau kondiziyo berriyak,
bañan etziran orko maisuak
Oiartzun’dik etorriyak;
iduritzen zat ote gauden gu
libru berdian jarriyak,
lenago alde genituenak
kontra ditugu erdiyak,
artzai gaiztuak diran tokiyan
pagatutzen du ardiyak.

Portu artako kontratista bat
gizona balientia,
Goierri’tikan etorriya da
euskaldun korrientia;
urte batzuak baditu baña
gorputza dauka tentia;
oiartzuarrak badadukagu
orrentzat borondatia,
San Estebanez festa da eta
naiko genduke joatia.

Oiartzuarrak ez diyote egin
jaun orri ustez gaitzikan,
zentruak esan digun legera
errenditzia baizikan;
beraren kontra ez degu esan
tokatzen ez den itzikan,
pasa diranak esplikatzeko
ez daukagu lotsikan,
begiyak balak baldin balitu
tirako luke pozikan.

Mualla ortako kapataz batek
propina asko artzen du,
berari zerbait eman ezkero
lanian azkar sartzen du;
neonek ez det ikusi baño
jendia prankok esan du,
erregaliyak izugarriyak
nola dituen izandu;
badauka zeñek gobernatua
nai baldin badu gizendu.

Inbusteruak ez izatia
degu guretzat kaltian,
gizona zail da ezagututzen
pruebak ikusi artian;
“Tori ollua!” –esanaz juan zan
aurreko egun batian–;
“ardo-puska bat ez da paltako
orren iztarrak jatian”.
lana aguro agindu ziyon
sartu zanian atian.

Iñoiz suertez jartzen bazaizkit
gizon oriyek aurrian,
alde artara begiratzen det
triste ta gogo txarrian;
zenbait naigabe sufritzen degun
bizi garenak lurrian,
ardi gaiztuak paotxa jaten,
onak gosiak larrian,
gauz ori bera pasa zitzaigun
Karlosen gerra zarrian.

Leku askotan ikasi dute
Antxo’ko jornalen berri,
ta berak ere adierazten
or dabiltza erriz erri;
Irun’dik eta Ondarrabi’tik
jende asko da etorri,
beste batzuak abisatuta
Goierri’tikan ekarri;
emen dagona ez da besterik:
bengatu naia elkarri.

Zelebria da gizon batzuak
egin dutena ikustia
lantegi (y)orren segurantziya
ez dute gutxi kostia;
gero’re oiek ez da komeni
edozein modu uztia,
olluarekin etori zan bat,
solomuakin bestia;
nik ere pozik jango nituke,
jenero txarrak eztia.

Nola presari eragiñ eta
pasatzen dan ugaldia
ala berian kanpotarrekin
bete da Antxo aldia;
gu lanik gabe onla uzteko
oiek zeukaten zalia,
au da batere asarre gabe
egiten degun galdia:
oiartzuarrak bestiak baño
eskasaguak al dia?

Miseriyarik ez daukagu
edanian ta janian,
gure gorputzak argatik daude
onen estadu onian;
estimatuak izaten giñan
besterikan etzanian,
orduan bañan eskasaguak
orain ez gaude lanian;
edozein burla egiten dute
komenentziya danian.

Usteko zuen orren kontuak
ez ditugula jakindu,
bestiak baño aldrebesago
utsa ikusi bagindu;
gure kuadrilla asarre dago,
askok biotzian min du;
zarrak etxian geldi daudela
besteri lana agindu,
Pasai San Joan’go ollo jaliak
aziyo txarra egin du.

Altza gañeko beste gizon bat
dabil Antxo inguruan,
gu bajatzia beste gauzarik
ez dabilkana buruan,
eskirolakin unitu eta
altubeneko graduan;
gizonez gizon jarri zaitezte
oiartzuarran onduan,
ikusiko da orduan.

Orren ideia zer izango zan
aguro niyon igarri,
bere galoiak gora altxatzen
enpeñatuta da larri;
atzo gizon bi izketan zeuden,
atenditutzen naiz jarri,
sujeto orrek zer egin duban
esan ziyoten elkarri:
“Biba euskera!” maiz oju egin,
kastillanuak ekarri.

Oraingu ontan izandu dira
asunto izugarriyak,
bañan gugatik ez du merezi
desonratzia erriyak;
gusto duanak ikasi bitza
hamasei bertso berriyak,
muallan lanik etzeukan eta
Trajinos Beltzak jarriyak;
aditu nai eztunik bada
itxi bitza belarriyak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]