Paskual Enea

Koordenatuak: 43°19′16″N 1°53′55″W / 43.32122°N 1.89853°W / 43.32122; -1.89853
Wikipedia, Entziklopedia askea
Paskual Enea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaLezo
Koordenatuak43°19′16″N 1°53′55″W / 43.32122°N 1.89853°W / 43.32122; -1.89853
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVIII. mendea -
Arkitektura
EstiloaBarrokoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea25

Paskual enea etxea Lezon dagoen XVIII. mendeko eraikina da, Gurutze Santuaren plazako 4. zenbakian kokatzen dena. Zabala enearekin batera plazako frontea osatzen dute, bien erdian Ramon Cortazar arkitektoak XX. mendean eraikitako alondegia dutela[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeak oinplano zuzena du, bi isurietako estalkia eta teilatu gailurra fatxada nagusiarekiko paraleloa da. Beheko solairua eta beste hiru ditu. Lehenengo eta bigarren solairuko baoek ebaki apainduak dituzte eta hirugarren solairuan, 1930ean gehitua, armarria dago. Hiru solairuetako balkoiak jarraituak dira fatxadaren alderik alde, forjazko barandekin eta mentsuletan oinarriturik.

Harlangaitzezko mehelinak ditu eta zurezko zeharkako habeak, 7 m inguruko argi librearekin. Fatxada nagusia harearriz egina da[2][1].

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[3].

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.