We're No Angels (1955eko filma)
- Artikulu hau 1955eko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «We're No Angels (1989ko filma)».
We're No Angels (1955eko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1955 |
Izenburua | We're No Angels |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa, Gabonetako filma eta krimenezko filma |
Iraupena | 106 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | My Three Angels (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Michael Curtiz |
Gidoigilea(k) | Ranald MacDougall Albert Husson (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures |
Edizioa | Arthur P. Schmidt (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Friedrich Hollaender |
Argazki-zuzendaria | Loyal Griggs |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Cayenne |
We're No Angels (euskaraz Ez Gara Aingeruak) 1955eko Michael Curtiz hungariar-estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia filma bat da. Humphrey Bogart, Peter Ustinov, Aldo Ray, Joan Bennett, Basil Rathbone eta Leo G. Carroll aktoreek antzeztu zuten.
1953ko My Three Angels (Nire Hiru Aingeruak) antzezlanean oinarritua dago, era berean estatubatuar antzezlana Albert Husson frantziar antzezkigilearen La Cuisine Des Anges (Aingeruen Sukaldea) antzezlanean dagoelari.
1989an Neil Jordanek zuzendutako izenburu berdineko berregokitzapena izan zuen, hartan Robert De Niro, Sean Penn, Hoyt Axton, Bruno Kirby, Ray McAnally, James Russo eta Demi Moore aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joseph (Humphrey Bogart), Albert (Aldo Ray) eta Jules (Peter Ustinov) Deabruaren Uharteko espetxetik ihes egin berri duten hiru preso dira. Heuren ihesaldian denda txiki batera ailegatu eta bertatik arropa eta dirutxo bat ohostuko dute, horrek uhartetik ontzi batean ihes egitea ahalbideratuko die. Ontziratzeko une egokiaren zain daudela, iheslariek nagusiak bere etxeko teilatua konpon dezan konbentzituko dute, honela hirukotea oharkabean igaro dadin.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Humphrey Bogart: as Joseph
- Aldo Ray: Albert
- Peter Ustinov: Jules
- Joan Bennett: Amelie Ducotel
- Basil Rathbone: Andre Trochard
- Leo G. Carroll: Felix Ducotel
- Gloria Talbott: Isabelle Ducotel
- John Smith: Arnaud doktorea
- Torben Meyer: Tximeleta gizona
- Paul Newlan: Portuko kapitaina
- John Baer: Paul Trochard
- Lea Penman: Parole andrea
- Jack Del Rio: Jendarmea
- Joe Ploski: Bezero inspektorea
- Louis Mercier: Celeste
- George Dee: Entrenatzailea
- Victor Romito: Jendarmea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- We're No Angels filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- We're No Angels filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1955eko filmak
- Michael Curtizek zuzendutako filmak
- Ranald MacDougallek idatzitako filmak
- Humphrey Bogartek antzeztutako filmak
- Peter Ustinovek antzeztutako filmak
- Aldo Rayk antzeztutako filmak
- Joan Bennettek antzeztutako filmak
- Basil Rathbonek antzeztutako filmak
- Leo G. Carrollek antzeztutako filmak
- Gloria Talbottek antzeztutako filmak
- John Baerrek antzeztutako filmak
- John Smithek antzeztutako filmak
- Louis Mercierrek antzeztutako filmak
- Paramount Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Umorezko filmak
- Antzezlanetan oinarritutako filmak
- Espetxe filmak
- Ipar Amerikan girotutako filmak
- Zuri-beltzeko filmak