Pastafarismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Espageti helariaren panpina.

Pastafarismoa (pasta eta rastafarismo hitzetatik eratorria) edo Espagetien Munstro Hegalariaren Eliza (ingelesez, Church of the Flying Spaghetti Monster) erlijio parodikoa da, protesta sozial gisa sortua AEBetan diseinu adimentsua salatzeko eta haren hedapenari kontra egiteko, bai eta hura eboluzio biologikoarekin parekatu nahi zuten iritziei ere. Pastafarianismoaren jarraitzaileei pastafarista edo pastafari deritze.[1]

Bobby Henderson fisikan lizentziatuak taxutu zituen pastafarismoaren printzipioak, salatu nahi baitzuen Kansasko Hezkuntza Kontseiluak (Kansas State Board of Education) 2005ean baimena eman zuela diseinu adimentsua eboluzioarekin batera eskola publikoetan irakasteko (baimen hori 2006ko abuztuan gelditu zen bertan behera). Hendersonek gutun ireki bat igorri zion Kontseiluari, non, diseinu adimentsuaren parodia eginez, adierazi baitzuen bere fedean jainko sortzailea espageti haragi-boladuna zela (Espagetien Munstro Hegalaria), eta, horrenbestez, eskatzen zuen pastafarismoaren diseinu adimentsuaren teoria ere irakats zezatela zientzia klaseetan. Parodiak arrakasta erdietsi zuen komunikabideek zabaldu ondoren.

Espagetien Munstro Hegalariaren argudio hau Russellen teontziaren egokitzapen bat da.

Sinesmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hendersonek adierazi badu ere Espagetien Munstro Hegalariaren Elizan dogma bakarra dela dogmarik ez izatea, pastafaristek sinesmen orokor batzuk dauzkate. Hendersonek pastafari printzipio ugari proposatu ditu diseinu adimentsuaren aldeko argudioei erantzuteko.

Unibertsoaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espagetien Munstro Hegalari ikusezin eta hautemanezinak sortu zuen unibertsoa, zurrutean ibili zen egun batean. Sinesmen horrekin bat, Munstroaren intoxikazioa dela-eta da mundua akastuna. Are gehiago, Espagetien Munstro Hegalariak eboluzioaren zantzu guztiak barreiatu zituen pastafarien fedea proban jartzeko (Biblian hitzez hitz sinesten duten batzuen adierazpenak parodiatuz). Datak neurtzen direnean, erradiokarbonoa erabiliz esaterako, Espagetien Munstro Hegalariak emaitzak aldatzen ditu “bere fideo-apendizearekin”.

Piratak eta berotze globala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piraten kopurua berotze globalarekin lotzen duen koadroa.

Sinesmen pastafarien arabera, piratak jainkoen pareko izakiak dira, jatorrizko pastafariak. Egun, piratak lapurtzat eta gaizkiletzat hartzen dira Erdi Aroan teologo kristauek eta Hare Krishnek zabaldutako manipulazioengatik.

Hendersonek piratak sartu zituen Kansasko Kontseiluari igorritako lehendabiziko gutun irekian, ilustratu nahian bi gauza batera gertatzeak ez dakarrela kausa-ondorioaren lotura. Hartara, argudiatu zuen berotze globalak, lurrikarek, hurakanek eta beste hondamendi natural batzuek gora egin dutela pirata kopuruak 1800etik aurrera behera egitearen ondorioz. Hala, parodiatu zuen munduko gosete, hondamendi eta gerra ugari gertatzen direla jainkoari ez errespetatzeagatik eta gur ez egiteagatik dioen ideia, hainbat talde erlijiosok iradokitzen dutena. Halaber, 2008an, Hendersonek, Adengo Golkoan izandako jarduera piraten gorakadaz baliatuta, adierazi zuen ez zela kasualitate bat Somalia izatea mundu osoan pirata gehien eta karbono emisio gutxien zeukan herrialdea.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pastafarismo Aldatu lotura Wikidatan