Rastafari mugimendu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Haile Selassie, Etiopiako azken enperadorea

Rastafari mugimendua 1930. urtean Jamaikan sortu zen mugimendu erlijiosoa da. Haile Selassie du jainkotasun haundiena, komunitate beltzaren aspirazio sozial eta politikoak eta Marcus Mosiah Garveyren ikasbide publizista eta antolatzailea jarraituz.

Nahiz eta Garveyn ikuspegi politiko eta kulturak mugimenduaren sortzaileei iradokitu, profeta gisa dutena, bera inoiz ez zen mugimendu horrekin identifikatu. Ia 1.000.000 bat rastafari zeuden 2000. urtean. Jamaikarretatik, %60 gutxi gora behera, rastafaritzat dute beren burua. Jamaikako langileriatik atera zen mugimendu rastafaria eta denbora batez, gorentasun beltza moduan egon zen. Gaur egun ordea, imigrazioari esker, munduan zabaldu da.

Rastafariak eta raggaea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinistu behar duzu. Kale gorrian zaude, txabola zikin batean, sosik gabe, lanik gabe, eta etorkizuna zure azaleko kolore iluna baino ilunagoa da. Beltza zara, basatia, historiarik gabea, oroimenik gabea eta duintasunik gabe bizi zara kale gorrian. Sinistu beharra duzu, sinistu nahi duzu. Entzun al duzu? Afrikan Ras Tafari Makoken izeneko etiopiar bat koroatua izan da. Haile Selassie da! Erregeen Errege, Jaunen Jaun, Judako Lehoi Konkistatzailea... Jainkoaren semea! Munduan zehar indarrez sakabanatutako afrikar esklabo guztiak askatu eta Afrikara, etxera bueltan eramango ditu. Etxera bueltatuko zara eta aske izango zara. Rastafariren gotzainek bidea erakutsiko dizute, Jah da zure jainkoa, Babilonian bizi zara eta infernu honetatik aterako zaitu.

Erlijio gehienekin gertatu bezala, rastafarismoak ere interpretazio asko ditu, eta urteekin aldatuz joan dira. Aldaketarik gabe mantendu direnak ere egon badaude, eta rasta gehienek errespetatzen dituzte, gutxi gorabehera. Adibidez, rastafariek debekatuta dute alkohola edatea, tabakoa erretzea eta arraina edota haragia –bereziki txerrikia– jatea. Gatza ere debekatuta dute. Gorputzaren eta arimaren garbitasuna adierazteko Itzal hitza erabiltzen dute, naturala, garbia ez den guztiak izpiritua zikintzen duelako eta ezin dute onartu. Rasta erlijioaren jarraitzaileen paradisuak Zion du izena. Hiltzen direnean, beraz, Zion izeneko lurraldera doazela uste dute.

Rasta dreadlock-duna, nahiz eta dituen piercing-ak Levitikoaren aurkakoak izan daitezkeen.

Elikadura kontuetan dituzten debekuez gain, rastafariek debekatua dute ilea, bizarra edota gorputz-atalak moztea ere. Hau dela eta ilea neurrigabe hazten zaie, eta beltzek ilea oso kizkurra dutenez, txurroak sortzen zaizkie. Txurro hauei “dreadlock” deitzen diete rastafariek.

Arau eta betebehar hauek zintzo jarraitzea konpromiso erlijiosoaren eta fededun zintzoaren adierazgarri dira. Hala ere, azkenean bakoitzak ahal duen neurrian edota nahi duen heinean betetzen ditu eta ezin da orokortu. Txurroak daramatzaten guztiak ez dira rastafariak. Estetikoki gustatzen zaizkielako eramaten dituzte askok eta gauza bera gertatzen da marihuanarekin. Erretzaile guztiak ez dira rastak eta belar “sakratua” erretzen duen guztiari ez zaio derrigor reggae musika gustatu behar. Eta alderantziz: reggaearen zale guztiek ez dute nahitaez erretzaile amorratuak izan beharrik, nahiz eta askok hala uste duen. Ukaezina da, ordea, reggae musikak, rasta erlijioak eta marihuanak lotura estua dutela.

Ganja[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rastafarientzat marihuana jakinduriaren belarra da eta belar hori erretzea Jainkoarekin harremanetan jartzeko bitartekoa da, errito erlijiosoa. Erretzeaz gain, belarrari erabilpen ugari ematen diote: janariari botatzeko, infusioak egiteko, sendabelar modura...

"Belarra erretzen duzunean zure burua nolakoa den erakusten duzu. Belarrak egiten dituzun gauza txar guztiak erakusten dizkizu. Zure kontzientzia da. Zure buruaren argazki zehatza erakusten dizu. Belarrak pentsatzen jartzen zaitu, meditatzen jartzen zaitu. Agian, pertsona lasaia eta orekatua bazara, posible duzu belarrik gabe meditatzea. Mendira bazoaz, txorien kantuak entzungo dituzu. Baina belarra erretzen baduzu, txorien kantuak ederragoak irudituko zaizkizu eta meditatzen lagunduko dizute. Belarra gauza naturala da, zuhaitzak bezala hazten da. Biblian, liburu santuan, idatzita dago gizakiak behar bezainbeste belar erre behar duela Jainkoarekin komunikatzeko." -Bob Marley

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rastafari mugimendu Aldatu lotura Wikidatan