Patri postaria
Patri postaria | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea |
John Cunliffe (en) ![]() |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Sasoi kopurua | 8 |
Atalak | 196 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | haurrentzako telesaila |
Hizkuntza | ingelesa |
| |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) |
Ivor Wood (en) ![]() |
| |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea |
![]() |
Hasiera-data | 1981eko irailaren 16a |
Amaiera-data | 2017ko martxoaren 29a |
Kanpo estekak | |
postmanpat.com | |
Zinema estekak
|
Patri postaria (jatorriz, ingelesez: Postman Pat) Erresuma Batuko animaziozko haur telesail bat da, 1981ean John Cunliffek eta Ivor Woodek sortua. Woodland Animations ekoiztetxeak egin zuen, BBC katearentzat. 1980ko hamarkadaren erdialdean ETB 1 kateak euskaraz eman zuen.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Telesailak Ingalaterrako fikziozko Greendale herriko Pat Clifton herri landako postari jatorraren eguneroko gertakariak azaltzen dizkigu (udalerri hau berez Cumbria eskualdean oinarritua omen zegoen). Honek, Jess izeneko bere katuarekin batera (euskarazko bertsioan Pintto izena zuen) Greendale haran guztian zehar furgonetaz egunero posta banatu ohi du. Sarritan Greendaleko bizilagun askok bere eguneroko lanetik at doan aholkuren bat eskatu ohi diote. Herriko beste pertsona nabarmen batzuk postako emakume buruzagia, Goggins anderea, Alf Thompson baserritarra edota herriko asmatzailea den Ted Glen dira.