Patxillardegi baserria

Koordenatuak: 43°18′26″N 1°57′58″W / 43.30717°N 1.96623°W / 43.30717; -1.96623
Wikipedia, Entziklopedia askea
Patxillardegi» orritik birbideratua)
Patxillardegi baserria
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′26″N 1°57′58″W / 43.30717°N 1.96623°W / 43.30717; -1.96623
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXVI. mendea
Ondarea
EJren ondarea1235

Patxillardegi baserria Donostiako Loiola auzoan dagoen baserria da, XVI. mendean eraikia eta XVIII.ean eraldatua. Donostiatik Hernanirako bide ertzean kokatua dago, Urumea ibaiaren ezker urbazterrean, galtzara baino beheago dagoen kotan.

1998ko uztailaren 17an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baserriak, tamaina txikikoa izanik, ipar-ekialdera aurkezten du fatxada nagusia. Laukizuzena du oina eta behe, lehen solairu eta ganbaraz osatzen da. Bi hegal handiz antolatutako hondoa eta fatxadarekiko perpendikularki sostengatzen den gailurra duen estalkiarekin.

Eraikuntza bi zatitan banatzen da: aurrealdea harlangaitzezko behe solairuarekin, eta goialdea goitik berako eta ikusmenarentzat zeharkakoak diren harlangaitzezko eta adreiluzko betelana duen bilbadurarekin, entokatua eta kareztatua. Atzealde herena harlangaitzezkoa da bere osotasunean, izkinetan harlandua duelarik. Fatxada nagusian ataburudun bao bat dago alde bateratua baserriaren behealdeari sarrera emanaz. Lehen solairuan zurezko balkoia aurkezten du eta asimetrikoki kokatutako bi bao txiki, ganbararen zatian bi leihorekin. Alboetan, era berean, baoak bilbadura artean zabaltzen dira eta atzealdean solairu nagusirako sarrera aurkezten du.

Eraikinak, oraindik, hasierako dolare funtzioari loturiko arrastoak mantentzen ditu. Zurezko egitura baten bidez eraikia dago, harrizko zortzi zutabe ia osoz hornitua, zeinak harrizko oinetan eusten baitira solairuaren eta estalkiaren hegalen elementuak jasoz. Hiru hormartez osatzen da, lehenean bi zutabek habe handi bat eusten dutelarik. Bigarrenean, hiru ardatz eusle eta hirugarrenean beste hiru ditu. Gapirioek hegala eusten duten barroko erara landutako tornapunta luzeetan dute jarraipena.

Patxillardegi baserriak, XVIII.ean eraldatua izanik ere, XVI. mendeko ereduei erantzuten die bere egitura ezaugarriak direla eta, eta horregatik, antzinatasun nabaria duela egiaztaturik duen eraikuntza da, gune horretako historia erreferentzia bilakatuz, eta hiria handitzen joan den heinean azkartasun handiz desagertzen joan den bizimodu baten lekuko material bihurtuz.

Tipologikoki gipuzkoar dolare baserriei dagokien ereduarekin bat dator. Patxillardegiren eraikitze eskema garai horretako baserrien ezaugarria da eta haitzezko zurgin egituran oinarritzen da hau, zeina bere osotasunean mantentzen baita, eta perimetroko hormatan, hauek harlangaitz eta bilbadurazkoak izanik.

Bestalde, baserri hau Urumea arroko urbazterrekoetatik mantentzen den bakartzat hartzen da, eta Gipuzkoan gelditzen diren bakarrenetakoa.

Espainiako erregina baserrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patxillardegirekin lotutako pasadizo historiko bat kontatzen da. Isabel II.a behin Loiolatik zebilen eta baserria aurrean, beharrez jota, baserritarrei haien komuna erabiltzeko baimena eskatu zien. Jabeek baietz esan zioten. Eskertzeko erreginak zergak bizitza osorako barkatu zizkien.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Maite Reizabal, Hirutxuloko Hitzan, 2021/01/29an. [1]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia