Paula Wiesinger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paula Wiesinger

Bizitza
JaiotzaBolzano1907ko otsailaren 27a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1907ko otsailaren 27a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2001eko ekainaren 12a)
HeriotzaSeiser Alm (en) Itzuli2001eko ekainaren 12a (94 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
alemana
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile alpinoa, mendi-zeharkako eskiatzailea eta mendigoizalea

Paula (Paola) Rosa Wiesinger (Steger) (Bolzano, Italia, 1907ko otsailaren 27a - Seiser Alm, 2001eko ekainaren 12a) italiar alpinista eta eskiatzailea aitzindaria izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere karrerako lehen arrakastak 1931n lortu zituen, Italiako Txapelketako lehen edizioan jokoan zeuden hiru tituluak irabazi zituenean (jaitsiera, slalom berezia eta konbinatua)

1932ko emakumezkoen jaitsierako munduko txapelketa irabazi zuen Cortina d 'Ampezzon (Munduko eski txapelketa alpinoko lehen domina) eta seigarren sailkatu zen konbinatuan.[2] Innsbruckeko Munduko Txapelketan, 1933an, laugarren izan zen jaitsieran eta St. Moritz 1934an seigarren jarri zen slalom berezian

1935ean, Wiesinger, Mezzalama Saria ikustera gonbidatu zuten, gizonezkoentzat bakarrik zen mendiko eskiko lehia hura.Halere, Giusto Gervasuttiren lesioagatiko lizentzia baten ondorioz, Paulak haren uniforme militarra hartu zuen, aurpegia eguzkitako betaurrekoekin eta bere txapelarekin estali eta Giustoren ordez parte hartu zuen, baina lasterketaren kontrolgune batean trikimailuaz kontratu egin ziren.

1936ko Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, eski alpinoko txapelketa konbinatuan 16. amaituz.[3] Bere karrera urte berean amaitu zuen, berriz ere Italiako Txapelketan hiru tituluak irabaziz.

Eskaladan ere aritu zen, eta emaitza onak lortu zituen. Bereziki, Hans Stegerrekin batera, 20 eta 30eko hamarkadetan Dolomitetan igoera ugari egin zituen. Seigarren mailako aitzindarietako bat izan zen.[4] Komunikabideek emakume alpinistak beti gizon baten sokaren amaieran zihoazela salatu zuten, eta 1928an Hans Steger eta Paula Wiesinger harizko buruan txandakatu ziren Einserreko iparraldeko hormako 900 metroko eskaladan, Dolomitetan, eta eure bidea Gazteen Bidea bezala bataiatu zuten.[5]

Dolomitetan ibilbide zail berriak ireki zituen: Civettan, Rosengartenspitze ekialdeko ibilbidea, Winkler Dorrearen hegoaldeko ibilbidea eta Punta Emmaren hegoaldeko ertza.[6]Soilik emakumezkoenak ziren kordatetan parte hartuz ere muturreko eskaladak egin zituen, besteak beste, Leni Riefenstahl argazkilari ospetsuarekin. [5]

Heriotza eta aitorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paula, Seiser Alm-en hil zen. Siusi allo Sciliarreko hotel bat eta estatua bat Wiesingerri eskainiak daude. Horrez gain, bikoteak seme-alabarik ez zuenez izan, ez zegoen oinordeko zuzenik, eta fundazio bat sortu zen haien bizitzako lanarekin jarraitzeko. Fundazioaren zereginak dira, Alpe di Siusi kontserbatzea eta sustatzea natura-erreserba gisa. 2006an "Hans eta Paula Steger mendi-ibilaldiak" ireki ziren haien omenez Alpe di Siusin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Paula Wiesinger» www.fembio.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  2. (Katalanez) Salgas, Marc. «Quan no volien dones - 25 març 2019» L'Esportiu de Catalunya (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  3. «WikiZero - Esquí alpí als Jocs Olímpics d'hivern de 1936 - Combinada femenina» www.wikizero.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  4. (Ingelesez) «L'escalada» Issuu (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).[Betiko hautsitako esteka]
  5. a b (Gaztelaniaz) «APUNTES SOBRE LA HISTORIA DE LA ESCALADA Y EL ALPINISMO (II): Las mujeres a escena» Nuestras secciones 2018-07-01 (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  6. Canales, Manel. (dilluns, 17 de gener de 2011). «Biografies alpines: Paula Wiesinger, pujant s’arriba al sisè» Biografies alpines (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]