Leni Riefenstahl

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Leni Riefenstahl
Leni Riefenstahl
Datu pertsonalak
Izen osoa Helene Bertha Amalie Riefenstahl
Jaio 1902ko abuztuaren 22a
Berlin ( Alemania)
Hil 2003ko irailaren 8a (101 urte)
Pöcking, Bavaria ( Alemania)
Bikotekidea(k) Peter Jacob (1944–1946)
Horst Kettner (2003)
Lan nabarmenenak Triumph des Willens
Olympia
Webgunea www.leni-riefenstahl.de
IMDB IMDBko fitxa

Helene «Leni» Bertha Amelie Riefenstahl (Berlin, 1902ko abuztuaren 22 - Pöcking, 2003ko irailaren 8) alemaniar atleta, aktore, zinema zuzendaria eta argazkilaria izan zen, haren filmen estetikarengatik eta zinemagintzan emandako aurrerapausoengatik ezaguna. Haren lanik ospetsuenak Alderdi Naziaren aldeko dokumentalak dira. Bigarren Mundu Gerraren ondoren argazki bildumak argitaratu zituen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzezle izan zen 1923tik aurrera, Alemanian arrakasta handia izan zuten mendi filmetan. 1932an Das Blaue Licht («Argi Urdina») filma egin zuen. 1933tik aurrera Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialistaren laguntza izan zuen, eta erregimen berriaren aldeko filmak egin zituen: Der Sieg des Glaubens (1933), propagandazko film laburra eta Triumph des Willens (1934, «Borondatearen garaipena») baliabide askorekin egindako film bikaina, Alderdi Nazional-sozialistak Nurenberg hirian egin zuen biltzar handia agertzen duena, dokumentalaren teknika, sobietar zinemaren eragina duen montaketa eta nazismoaren goraipamena nahasten dituena. 1936an Berlingo Olinpiar Jokoei buruzko film bat egin zuen, Olympische Spiele («Olinpiar Jokoak»). Bigarren Mundu Gerra bukatutakoan, zinema industriak arbuiatu zuen. Hori dela eta, argazkilaritzari ekin zion. Itsasoko bizitzaren gaineko filmak ere egin zituen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Last of the Nuba. Harper, New York, (1974).
  • The People of Kau. Harper, New York, (1976).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leni Riefenstahl Aldatu lotura Wikidatan