Paulo Zamarripa
Paulo Zamarripa | |||
---|---|---|---|
1941 - 1950 ← Sebero Altube - Juan Gorostiaga → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Laredo, 1877 | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Sondika, 1950eko abuztuaren 17a (72/73 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea eta apaiza | ||
Izengoitia(k) | Artatxori | ||
![]() |
Paulo Zamarripa Uraga, Artatxori ezizenez, (Laredo (Espainia), 1877 - Sondika (Bizkaia), 1950eko abuztuaren 17a) Bizkaiko euskal idazle eta apaiza izan zen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bere familia jatorriz Sondikakoa zen eta hara eraman zuten txikia zelarik. Gasteizen egin zituen eliz ikasketak, eta 1906an apaiztu zen. Otxaranen, Gatikan, Bermeon eta Sondikan egon zen apaiz. Euskalzale aldizkarian, 1897 eta 1899 artean, Izkirimiriak atala zuzendu zuen; Euskal-Erria. Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, Ibaizabal, Jaungoiko-Zale eta Euskal Esnalea eta Euskalerriaren Alde aldizkarietan ere idatzi zuen[1]. 1935. urtetik aurrera, La Gaceta del Norte egunkariko euskal saileko erredaktore izan zen.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zamarriparen idazlana bi sail nagusitan bana daiteke; alde batetik, euskal gramatikari buruzkoak, eta bestetik, olerkiak eta kontakizun labur barre eragileen bildumak.
Gramatika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- El bascuenze facilitado. Gramática Bizkaina (1909);
- Manual del Vascófilo (1913);
- Vocabulario vasco-Castellano y castellano-vasco (1913).
Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Zaparradak eta... (1926, Verdes Atxirika)
- Anayak gara (1929, Gaubeka Irarkola)
- Kili-Kili (Barre Ipuiñak)... Bigarren liburu-barrezalea (1930, Gaubeka Irarkola)
- Firi-firi. Ipuin ta naste (1935, Gaubeka Irarkola)
Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Gora Begira. Olerki goi-usañekoak (1927, Verdes Atxirika)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.