Pavel Kuxnir
Pavel Kuxnir | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tambov, 1984ko irailaren 19a |
Herrialdea | Errusia |
Heriotza | Birobidzhan, 2024ko uztailaren 27a (39 urte) |
Heriotza modua | : Gose-greba |
Hezkuntza | |
Heziketa | Rachmaninov Tambov State Academy of Music (en) 2002) Moskuko kontserbatorioa 2007) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | piano-jotzailea, aktibista, idazlea eta Disidentzia |
Pavel Mikhailovitx Kuxnir (Tambov, 1984ko irailaren 19a – Birobidzhan, 2024ko uztailaren 27a) errusiar piano-jotzaile, idazle, ekintzaile eta bakezalea izan zen.
Musikari-familia batean jaio zen, eta txikitatik erakutsi zuen talentu handia piano-jotzaile gisa. Hamazazpi urterekin Dmitri Xostakovitxen tocatak eta fugen ziklo osoa jo zuen. 2007an Moskuko Kontserbatorioan graduatu ondoren, pianoa jo zuen hainbat hiri sobietarretan eta 2023an Birobidzhan Filarmonia Erregionaleko bakarlari bihurtu zen.
Aktibismo zibila inplikatu zen eta Krimearen anexio errusiarraren eta Errusia-Ukraina gerraren aurkako protestetan parte hartu zuen. YouTuben Errusiako gobernua kritikatzen zuen kanal bat izan zuen, eta horregatik atxilotu zuen FSBk, ekintza terroristak egitea egotzita. 2024ko uztailean hil zen, gose greba baten ondorioz.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pavel Kuxnir (2017): Uwe Lausen, bizitza eta artea (errusieraz)
- Pavel Kuxnir (2014). Русская нарезка [Russian cut-up] (PDF) (errusieraz). Дюссельдорф: Za-Za Verlag. ISBN 978-1-326-07822-5.
- Русская нарезка [Russian cut-up] (errusieraz) (2. ed.). Berlin: ISIA Media Verlag. 2024. ISBN 9783689599072.