Paviako Unibertsitatea
Itxura
Paviako Unibertsitatea (italieraz: Università degli Studi di Pavia, UNIPV; latinez: Alma Ticinensis Universitas) Italiako Pavia hirian dagoen unibertsitate publikoa da. 1361ean bertan eskolak ematen zituzten, munduko unibertsitaterik zaharrenetakoa bihurtuz. Lonbardia eskualde osoko unibertsitate bakarra izan zen XIX. mendearen amaiera arte.[1] 2022an Times Higher Education-ek Italiako 10 onenen artean eta munduko 300 onenen artean sailkatu zuen unibertsitatea.[2] Gaur egun, 18 departamentu eta 9 fakultate ditu. Ez du campus nagusirik; bere eraikinak eta instalazioak hirian sakabanatuta daude, eta horri "hiriko campusa" deitzen zaio. Unibertsitateak 20.000 ikasle baino gehiago artatzen ditu, Italiatik eta mundu osotik etorritakoak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «University of Pavia» Times Higher Education (THE).
- ↑ (Ingelesez) «World University Rakings» timeshighereducation.com (Times Higher Education) 2021-8-25.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |