Paxkal Indo
Itxura
| Paxkal Indo | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Donibane Lohizune, 1968ko abuztuaren 17a (57 urte) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Baigorri |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara frantsesa gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria, musikaria, perkusionista eta idazlea |
| Kidetza | Seaska |
| Musika instrumentua | ahotsa |
Paxkal Indo (Donibane Lohitzune, 1968ko abuztuaren 17a) lapurtar abeslari eta txalapartaria da, 2008-2019 artean Seaskako presidentea izan zen.[1] Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluko (EHGK) lehendakari berriz hautatu zuten 2021ko martxoan.[2][3]
Ikus-entzunezko teknikaria, gaztetik haize (txirula, gaita, adarra) eta perkusio (txalaparta) instrumentuak jotzen ditu. 1990eko hamarkadatik aurrera txalapartari moduan izan da hainbat taldetan: Bizkarezurra, Txakun edo Idaula laukotean (Txomin Larronde, Mixel Etxekopar eta Beñat Achiaryrekin batera).
2009an Ttirrittekin Kalakan taldea sortu zuen. Baina ekitaldi gutxi egin ondoren, taldea utzi zuen.
Suziriak fabrikatzen ditu.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haur eta gazte literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Animalien Ihauteria (2014, ZTK). Camille Saint Saens-en obra ezagunetik inspiratua. Ikusgarriaren DVDarekin.
- Ilargi nahia (2015, ZTK). 3-5 urtekoentzako albuma.
- Itzul Ekhi (2016, ZTK). 3-5 urtekoentzako albuma.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Elkarrizketa: Paxkal Indo (Seaskako lehendakaria)»
- ↑ «PAXKAL INDO BERRIZ IEHGKko LEHENDAKARI !» elinberri 2021-03-16 (kontsulta data: 2021-06-25).
- ↑ (Frantsesez) PAXKAL INDO REELU PRESIDENT DU CDPB – CDPB. (kontsulta data: 2021-06-25).