Pedro Berruguete

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pedro Berruguete
Berruguete-Pedro-selfportrait.jpg
ganberako margolari

Bizitza
Jaiotza Paredes de Nava1450
Herrialdea  Espainia
Heriotza Ávila1504 (53/54 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lan nabarmenak Portrait of Federico da Montefeltro with His Son Guidobaldo Itzuli

Pedro Berruguete (Paredes de Nava, 1450 inguruan - Ávila, 1504 inguruan) Espainiako eskultore eta margolaria izan zen. XV. mendearen bigarren erdiko artistarik nabarmenetakoa zen. 1477 inguruan Italian izan zen, Urbinon, Federiko da Montefeltro dukearen zerbitzuan, Ganteko Justok hasitako lanari jarraia ematen. Antza denez, haren eskutik atera ziren dukearen gelako Gizon Ospetsuak saileko 28 irudimenezko erretratuetako gehienak. Halaber, bereak bide dira Dukearen eta semearen erretratua eta Arte liberalen alegoriak, gela hartako apaindura osatzen zuten koadroak. Dukea hil ondoren (1482) Espainiara itzuli zen, eta asko lagundu zuen Errenazimentuak ekarri zituen berrikuntzak hedatzen. Berrugueteren lan batzuk galdu badira ere, Toledoko Katedralerako egin zituen freskoetatik asko gorde dira. Horien artean, Avilan pintatu zituen lau erretaulak ditu aipatzekoak. 1499an hasi zuen handiena, baina artista hil zelarik amaitu gabe gelditu zen; beste hiruak Santo Tomas komenturako egin zituen (elizako erretaula nagusia eta Santo Domingo eta San Petri Martiriari eskainitakoak). Garbi nabari da erretaula horietan zeinen artetsu egokitu zituen Italiako Errenazimentuaren oinarriak Gaztelako urrezko hondoen oparotasunarekin. Aipamen berezia merezi dute, bestalde, Paredes de Navako bi erretaulek.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pedro Berruguete Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Gaztela eta Leon
Artikulu hau Gaztela eta Leongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.