Pedro María Unanue

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro María Unanue

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPedro María de Unanue Iramategui, Pedro María Unanue Iramategi
JaiotzaOndarroa1814ko abuztuaren 15a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaTrieste1846ko urtarrilaren 3a (31 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Ahots motatenorra
Musika instrumentuaahotsa
Pedro Maria Unanuen omenezko plaka, jaio zen etxearen aurrealdean.

Pedro María Unanue Iramategi (Ondarroa, 1814ko abuztuaren 15a - Trieste, 1846ko urtarrilaren 3a) bizkaitar kantari tenorra izan zen. J. Reart musikariarekin egin zituen ikasketak Madrilen. 1836. urtean egin zuen aurkezpena Belliniren Norma opera kantatuz Madrilen. Gazterik hil zenez, hamar urtez bakarrik kantatu zuen profesional gisa, baina ospetsu egin zen Europa osoan. Madril, Sevilla, Malaga, Granada, Cadiz, San Petersburgo, Bergamo eta Triesteko antzokietan kantatu zuen. Tenor erromantikoa eta sutsua zen, eta, besteak beste, Rossini, Bellini, Donizetti, Eslaba eta Verdiren kantari bikaina. Ondarroako Unanue Fundazioa izeneko erakundea sortu da euskal tenorraren irudia indartu eta berreskuratzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]