Pedro Migel Urruzuno
Pedro Migel Urruzuno | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elgoibar, 1844ko apirilaren 29a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Mendaro, 1923ko apirilaren 14a (78 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Pedro Migel Urruzuno Salegi (Elgoibar, Gipuzkoa, 1844ko apirilaren 29a - Mendaro, Gipuzkoa, 1923ko apirilaren 14a) euskal idazlea eta apaiza izan zen.
Apaiz ikasketak egin ondoren, Lesakan eta Oñan apaiz aritu zen. Gero, Mendaro auzora etorri zen, lehenik bertako parroko eta gero agustindar mojen kapilau.[1]
Garaiko ia euskal aldizkari guztietan parte hartu zuen: Euskal-Erria, Euskalzale, Ibaizabal, Euskal-Esnalea, Baserritarra, Jesusen Biotzaren Deya, Zeruko Argia eta Argian. Cochem-en Meza Santua zer dan (1915) eta Baudranec-en Anima ondo damutua eternidadeko gauza konsideratzen (1921) itzuli zituen. Bere ipuinen bilduma bera hilez geroztik argitaratu zen (Urruzuno-tar P.M.-ren Ipuiak. Lenengo Idaztia, 1930). Herriko euskara erabili zuen, ulerterraza baina aberatsa, lokuzioz hornitua eta neologismorik erabili gabe.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskalerritik zerura eta beste ipuin batzuk (1961, Auspoa)
- Iru ziri (1965, Auspoa)
- Sasiletrau baten ziria ta abar (1973, Auspoa)
- Ur-zale baten ipuiak (1965, Auspoa)
- Urruzuno'tar P.M.'en Ipuiak (1930, Neketako Ama Birjinaren Irarkola)
Kantua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eliz-kantak (1904, N. Aramburu)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen iturrietako bat Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa da.
- ↑ Haraneko: «Pedro Migel Urruzunoren Omenez Bere Heriotzaren 50garren Urtebetetzean (1844-1923)», Zeruko Argia, 516. zenbakia, 1973-01-21.
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |