Edukira joan

Pedro Mourlane Mitxelena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro Mourlane Mitxelena
Bizitza
JaiotzaIrun1885eko irailaren 11
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril1955eko azaroaren 25a (67 urte)
Hezkuntza
HeziketaValladolideko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, poeta eta literatura-kritikaria
KidetzaAsociación de la Prensa de Madrid
Genero artistikoaolerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Falange Espainola
Falange Española y de las JONS
FET y de las JONS

Pedro Mourlane Mitxelena (Irun, 1885eko irailaren 11Madril, Espainia, 1955eko azaroaren 25a) gipuzkoar idazle eta kazetaria izan zen.

Literatura- eta historia-ikasketak egin zituen Valladoliden. Literatura kritika-lanak egin zituen gaztetatik eta 1915ean El discurso de las armas y las letras liburua aurkeztu zuen. 1921ean Bilboko La Semana aldizkariaren zuzendari egin zuten eta 1924an La Noche arratseko egunkari monarkikoaren zuzendaria izan zen. El Liberal egunkariko zuzendaria izan zen 1926-1931 urteetan.

Madrila jo zuen Espainiako errepublika garaian eta talde falangistekin harremanetan jarri zen. 1935ean, Cara al Sol himno falangistaren letra idatzi zuen, beste falangista batzuekin batera. Intelektual frankista handienetakotzat hartua izan da.

  • Inquietudes (Valladolid, 1906).
  • El discurso de las armas y las letras (Bilbo, 1915).
  • Los poetas en lengua vasca o la Poesía Vascongada en el siglo XIX (1918)
  • Arte de repensar los lugares comunes. Alegre versión del tópico y el contratópico de Prensa (Madril, El Grifón de Plata, 1956).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]