Edukira joan

Pedro Salaberri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro Salaberri
Bizitza
JaiotzaIruñea1947ko maiatzaren 1a (77 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaIruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Jasotako sariak
MugimenduaIruñeko Eskola

Pedro Salaberri Zuntzarren (Iruñea, Nafarroa, 1947ko maiatzaren 1a -) nafar pintorea da.

1963tik 1968ra Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen, eta 1973an lehenengo saria eskuratu zuen Ciudad de Pamplona lehiaketan. Urte berean egin zuen bere aurreneko bakarkako erakusketa Iruñean bertan. Ordutik aurrera, Donostia, Gasteiz, Bilbo, Santander, Zaragoza eta Madrilen erakutsi ditu bere lanak.

1975ean, Gasteizen eta Sevillan eratutako erakusketa bitan, hamarkada hartan Iruñean lanean ziharduten hainbat margolariren lanak aurkeztu ziren elkarrekin. Pedro Salaberriren margolanekin batera, besteak beste, Mariano Royo Ximenez, Pello Azketa, Pedro Manterola, Javier Morrás edota J. Antonio Eslabaren lanak aurkeztu ziren.

Urtebete lehenago, 1974an, José María Moreno Galván Triunfo aldizkarian idatzitako artikulu batean hasi zen "Escuela de Pamplona" izena zabaltzen Iruñean lanean ari zen artista taldea izendatzeko, eta urteek aurrera egin ahala hedatu egin da deitura hori.

Salaberrik Arco 95ean parte hartu zuen, eta, bi urte geroago, Paisajes de un Siglo izeneko erakusketa kolektibo ibiltarian parte hartu zuen.

2022an Kulturaren Vianako Printzea Saria eskuratu zuen.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ugarte Irizar, Itziar. (2022ko maiatzak 20). «Pedro Salaberri margolariak jasoko du Vianako Printzea saria» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.