Peel (Man uhartea)
Itxura
| Peel (Man uhartea) Purt ny hInshey | |
|---|---|
| Administrazioa | |
| Estatua | |
| Herrialdea | |
| Konderria | |
| Postakodea | IM5 |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 54°13′16″N 4°41′28″W / 54.221°N 4.691°W |
| Demografia | |
| Biztanleria | 4.280 (2006) |
| Bestelako informazioa | |
Peel (manxeraz: Purt ny hInshey, hau da, uharteko portua), Man uharteko hiri bat da. 2006ko erroldaren arabera, 4.280 biztanle zituen. Uharteko hirugarren hiririk populatuena da Douglas eta Ramseyren atzetik.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| 2001 | 2006 |
|---|---|
| 3.785 | 4.280 |
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Futbolari dagokionez, Peel F.C. futbol-taldeak Man Uharteko Futbol Ligan jokatzen du. 1888an sortua, uharteko talderik onena da, bere palmaresan 29 liga eta 30 Manx FA Kopa dituela.
Erlijioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Peelgo Katedrala (St Germanen Eliza-Katedrala), 1884an eraikia, 1980. urtean izendatu zuten katedral. Sodor eta Mango elizbarrutiaren eliza-katedrala da eta hiriaren erdialdean kokaturik dago.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Man uharteko 2006ko errolda.