Pello Esnal
Pello Esnal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Andoain, 1950eko ekainaren 13a (70 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak |
euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 597 |
Pello Esnal Ormaetxea (Andoain, Gipuzkoa, 1950eko ekainaren 13a - ) Gipuzkoako euskal idazlea da.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pedagogian lizentziatua da eta irakasle modura aritu ondoren, HABEko Glotodidaktika taldean ari da lanean, 1981ean sortu zenez geroztik. Ahozko euskara eta literatura landu du urte luzez. Guztira, 18 lehen sari irabazi ditu bertso idatziz, hiru sari jasoak ditu haur literaturaren esparruan eta saiakeran Euskaltzaindiak emandako Manuel Lekuona saria irabazia du.
Euskaltzain urgazlea da 1991z geroztik eta Euskaltzaindiko literatura batzordeko kide da.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nobela[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Nada de agua en Madrid (1998, BBK - Euskaltzaindia)
Haur eta gazte literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azeri-zuloa (2001, Elkar)
- Zazpi kolore ditu ostadarrak (1991, Erein)
- Nabukodonosor (1991, Elkar)
- Malkos (1990, Elkar)
- Egundokoa haiz, Segundo! (2005, Erein)
Bertsoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Itzuliko naiz (1995, Sendoa)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |