Edukira joan

Pentatloi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pentatloiko bost probetatik hiru erakusten dituen irudia: halterak, disko jaurtitzaile bat eta xabalina jaurtitzaile bat ikus daitezke. K.a. 490. urtetik datatua dagoen irudia

Pentatloia Antzinateko jatorrizko Olinpiar Jokoetan eta Panheleniar Jokoetan egiten zen lehiaketa atletiko bat zen, bost probaz osatua, Pentatloi modernoak ordeztu du. Honako bost proba hauek osatzen zuten antzinako pentatloia:

Pentatloian parte hartzen zuten atletak besteen gainetik zeudela jotzen zen, eta euren entrenamendua soldadutzaren zati zen, bost proba horiek gerran oso erabilgarritzat jotzen baitziren.

Stadion probaren garailea lehiaketa osoaren garailetzat hartzen zen. Gauza bera gertatzen zen luzera jauzikoa, disko jaurtiketa eta xabalina jaurtiketa probetako garailea berbera bazen. Ez zegoen beste bi probak ospatzeko beharrik eta aurreko hiru probak irabazi zituena garailetzat jotzen zen. Borrokako proba horretarakotxe bakarrik prestaturiko hareazko hobi batean egiten zen. Zeusen tenplutik kanpo aurkezten zen, baina beste guztiak, estadioan.

Borroka eta disko jaurtiketako probek, oinarrian, egungo bertsioen arau berberak zituzten; hala ere, besteek, alde esanguratsuak zeuzkaten:

  • Xabalina jaurtiketa proban, xabalinak amentum izeneko larruzko heldutoki bat behar zuen jaurti ahal izateko.
  • Stadionaren distantzia oso ohiz kanpokoa da, beste proba batzuetan 180 metro korrika egitea ez ohikotzat jotzen baitzen.
  • Luzera jauzilariak halter izeneko pisu bereziak erabiltzen zituen esku bakoitzean, bultzada hartzeko. Ikerketa batzuek argitu dituzten datu batzuengatik, jauzi hori egungo jauzi hirukoitzaren antzekoagoa bide da.

Antzinako Greziako gainontzeko olinpiar lehiaketa guztiak bezala, pentatloia biluzik egiten zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]