Persepolis (filma)
Persepolis, 2007ko Marjane Satrapi iraniar-frantziar eta Vincent Paronnaud frantziarrak zuzendu eta idatzitako helduentzako marrazki bizidun biografia film bat da. Filmak Irango Iraultza biziko duen iraniar neska baten bizitza agertzen du. 2007ko Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma sariaren izendapena eta epaimahaiaren saria bereganatu zituen.
2007ko Marrazki bizidunetako film onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen, baina saria Ratatouille filmak irabazi zuen.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1970eko hamarkada, Iran. Marjane mendebaldeko bizimodua daraman irandar familia burges bateko neskato bat da. Sahren agintaldi garai honetan, hark burututako bidegabekeriek Marjane ezkertiar ideia politikoekin bat egitera bultzaraziko dute. Ondoren, jada Sahren gainbeherarekin batera, Irango Iraultzak Marjanen bizitzan eta orokorrean Iran osoan aldaketa ekarriko du. Orain fundamentalistak botereaz modu autoritarioan bereganatu fundamentalistas eta Islamdar Iraultza delakoa iritsiko da, emakumeei burukoa eramatera derrigortuz eta milaka lagun espetxeratuz. Marjanek mendebaldeko bizimoduaren abantailekin amets egiten du (punka, Michael Jackson, eta abar), bienbitartean bere herrialdean gertatzen ari den jazarpena pairatuko du. Nerabetzarora ailegatzean, Austriako Viena hiriburuko Frantziar Lizeora bidaliko dute, eta urte hauetako bere herrialdeetako gertakizunen lekuko izango da; bitartean, Iran-Irak gerraren ondorioz (1980-1988), bere herrialdean fundamentalismoa areagotuz joango da.
Ahots aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Frantsesezko bertsioa
- Gabriele Lopes: Marjane neskatoa
- Danielle Darrieux: Amona
- Simon Abkarian: Aita
- François Jerosme: Osaba Anoush
- Ingelesezko bertsioa
- Amethyste Frezignac: Marjane neskatoa
- Gena Rowlands: Amona
- Sean Penn: Aita
- Iggy Pop (krediturik gabe): Osaba Anoush
- Mathilde Merlot: Tina / Lehen Ahotsa
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2007ko filmak
- Marjane Satrapik zuzendutako filmak
- Marjane Satrapik idatzitako filmak
- Kathleen Kennedyk ekoitzitako filmak
- Marrazki bizidunetako filmak
- Biografia filmak
- Umorezko filmak
- Drama filmak
- Profetei buruzko filmak
- Frantsesezko filmak
- Ingelesezko filmak
- Persierazko filmak
- Alemanezko filmak
- Komikietan oinarritutako filmak
- Iranen girotutako filmak
- 1970eko hamarkadan girotutako filmak
- 1980ko hamarkadan girotutako filmak
- 1990eko hamarkadan girotutako filmak
- Zuri-beltzeko filmak