Danielle Darrieux

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Danielle Darrieux
Danielle Darrieux Five Fingers 2.jpg
Bizitza
Izen osoa Danielle Yvonne Marie Antoinette Darrieux
Jaiotza Bordele1917ko maiatzaren 1a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Bois-le-Roi2017ko urriaren 17a (100 urte)
Familia
Ama Marie-Louise Darrieux
Ezkontidea(k) Henri Decoin  (1935 -  1941)
Porfirio Rubirosa  (1942 -  1947)
Georges Mitsinkides  (1948 -  1991)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, antzerki aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
IMDb nm0201638

Danielle Yvonne Marie Antoinette Darrieux (da.niɛl i.vɔn ma.ʁi ɑ̃.twa.nɛt daʁ.jø ahoskatua; Bordele, Frantzia, 1917ko maiatzaren 1aBois-le-Roi, 2017ko urriaren 17a ) frantses antzezlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitan biolontxeloa jotzen ikasi zuen eta kontserbatorioan aritu zen. Hamalau urte zituela, aldizkari batean atera zen film batean parte hartzeko iragarkiari erantzun, eta hala hasi zen Darrieuxen antzezle-karrera (La Bal, 1931). Bost urtean hamabost film luze egin zituen, horien artean ezagunena, beharbada, Léo Joannonen Quelle drôle de gosse! (1935, "Zein mutiko barregarria!") izan zen.

Baina Darrieuxek ez zuen paper arinetan gelditu nahi, eta Mayerling (1963) lanean, Vetsera kondesaren paperean, erakutsi zuen zirrara sortzen ere bazekiela. Bere senar Henri Decoin zinemagileak eman zizkion bere karrerako paperik onenak, Abus de confiance (1937, "Gehiegizko konfiantza") eta Retour à l'aube (1938, "Hasierara itzultzea") melodrametan, eta Battements de coeur (1939, "Bihotz taupadak") eta Premier Rendez-vous (1941, "Lehenengo hitzordua") komedietan. Azken horretan abeslari ere izan zen. Eta erraztasun berarekin igaro zen tragediatik (Ruy Blas, 1947), vaudevillera (Occupe-toi d'Amélie, 1949), eta espioi-filmera: L'Affaire Cicéron (1951, Zizeron auzia). Hala ere, Darrieuxek paper garrantzitsuenak Max Ophulsen hiru filmetan egin zituen: La Ronde (1950, "Erronda"); Le Plaisir (1951, "Atsegina"); eta Madame de... (1953).

Danielle Darrieuxek etenik gabe lan egin du: Le Rouge et le Noir (1954, "Gorria eta Beltza"); L'Amant de lady Chatterley (1955, "Lady Chatterley-ren maitalea"); Pot-Bouille (1957). Belaunaldi berrietako zinemagileak inspiratu ditu, batez ere Claude Chabrol (1962, Landru), Jacques Demy (Les Demoiselles de Rochefort, 1966; Une chambre en ville, 1982), Paul Vecchiali (1983, En haut des marches), André Téchiné (1986, Le Lieu du crime) eta Marie-Claude Treilhou (1990, Le Jour des rois). Antzerkian ere lan egin du: la Robe mauve de Valentine (1963), Adorable Julia (1987), Harold et Maud (1995), eta baita telebistan ere. Haren azken lanetako bat François Ozonen 8 Femmes filmekoa izan da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Danielle Darrieux Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]