Pertsona autisten aurkako diskriminazio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pertsona autisten aurkako diskriminazioa pertsona autistek pairatzen duten jazarpena eta zapalkuntza da. Autisten aurkako diskriminazioa kapazitismo mota bat da[1].

Prebalentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona autistek batxilergoan, unibertsitatean edo goi-mailako beste ikasketetan graduatzeko aukera gutxiago dute pertsona ez-autistek baino, langabezia-tasa altuagoa eta bizi-kalitate baxuagoa izateaz gain[2][3]. Heziketa arrakastaz osatzeko porrota, neurri batean, hezkuntza-erakundeen laguntza faltari egotz daiteke. Esaterako, AEBetan, eskola publikoetako haur autisten heren batek baino ez du jasotzen hezkuntza bereziko zerbitzurik[4].

AEBetan eta Kanadan egindako ikerketa batek aurkitu zuen heldu autistek euren adinkideek baino sexu-biktimizazio arrisku handiagoa zutela[5]. 2018an, eskala handiko ikerketa batek aurkitu zuen neska autistak ia hiru aldiz gehiago izan zirela sexu-abusuaren biktima neska ez-autistak baino[6].

2020an Journal of Autism and Developmental Disorders aldizkarian argitaratutako ikerketak dio haur autistek «anai-arreben arteko bi norabidetako jazarpena» pairatzeko probabilitate gehiago dutela, hau da, biktima eta jazarle izateko aldi berean[7].

Autistek zirkulu sozial txikiagoak eta lagun gutxiago, enplegua lortzeko eta mantentzeko zailtasunak, bakardade tasa handiak eta bizi-kalitate murriztua izan ohi dituzte, neurotipikoek baino[8]. Heldu autista askok osasun-zerbitzuen injustiziaren aurre egiten dute, esate baterako, tetanosaren moduko gaixotasun arrunten aurka txertatu gabe egoteko eta larrialdi-zerbitzuak erabiltzeko probabilitate gehiago dute[9].

Diskriminazioa komunikabideetan eta kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunikabideetan, albisteetan eta sare sozialetan agertzen den pertsona autisten irudikatzeak autismoari buruzko uste okerrak zabaltzen ditu, besteak beste, autismoa familiako kideentzat lotsagarri eta zamagarritzat jotzea, autismoaren aurkako sendabide faltsuak iragartzea eta txertoen eta autismoaren inguruko mitoa ezagutaraziz[10]. Autismoaren estigmatizazioa ere iraun daiteke autismoa «sendatzeko» saiatzen diren erakundeen iragarkiekin, hala nola Autism Speaks[11].

Horrez gain, portaera autoestimulatzaileari «distrakzioa» esaten zaio maiz, eta pertsona autistentzat naturala den komunikatzeko modua «zakar» gisa deskribatzen da[12]. Portaeraren analisi aplikatuaren moduko terapiek maiz autoestimulazioa kentzea dute helburu, pertsona autista askok autoestimulazioa autoerregulatzeko ezinbestekoa dela uste duten arren[13].

2019an, Greta Thunberg ziberjazarpenaren biktima bihurtu zen nerabe autista izateagatik. Irain kapazitistak[14] eta matxistak[15] pairatu zituen, baita beste pertsona batzuek manipulatzen zutela usteak ere[16].

Immigrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuetan, Donald Trumpen administrazioak autistak diskriminatzen zituen immigrazio politika murriztailea onartzen zuen. Politika horren arabera, etorkin autistak deportatuak izan behar ziren[17][18].

Kanadan, etorkin autistei herritartasuna ukazen zitzaien edo deportatzen zituzten Kanadako osasun-laguntzarentzat «zama» izateagatik. 2018an, Kanadako immigrazio legearen erreformak iragarri ziren, etorkin autistei eta beste desgaitasun motak dituztenei Kanadara migratzea errazteko[19].

Zeelanda Berriak pertsona autisten immigrazioa debekatzen du[20].

Australiak nazioaren osasun-laguntza edo gizarte-zerbitzuetatik gastu handiak eskatuko lituzketen pertsonen immigrazioa debekatzen du, eta pertsona autistak politika honen menpe daude[21].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Billawalla, Alshaba; Wolbring, Gregor. (2014). «Analyzing the discourse surrounding Autism in the New York Times using an ableism lens» Disability Studies Quarterly 34 (1) (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  2. (Ingelesez) Cola, Lauren. «Attrition Issue: Why Students with Autism Drop Out» The 61% Project (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  3. (Ingelesez) «Autism statistics and facts» Autism Speaks (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  4. (Ingelesez) MacFarlane, Jaclyn R.; Kanaya, Tomoe. «What Does it Mean to be Autistic? Inter-state Variation in Special Education Criteria for Autism Services» Journal of Child and Family Studies (Springer Science and Business Media LLC) 18 (6): 662-669. 2009-03-10.
  5. (Ingelesez) Pitney, JJ Jr. (2015). The politics of autism : navigating the contested spectrum. Lanham ISBN 978-1-4422-4960-8..
  6. (Ingelesez) Ohlsson Gotby, Vide; Lichtenstein, Paul; Långström, Niklas; Pettersson, Erik. (2018). «Childhood neurodevelopmental disorders and risk of coercive sexual victimization in childhood and adolescence - a population-based prospective twin study» Journal of Child Psychology and Psychiatry, and Allied Disciplines 59 (9): 957-965. (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  7. (Ingelesez) Toseeb, Umar; McChesney, Gillian; Oldfield, Jeremy; Wolke, Dieter. (2020). «Sibling Bullying in Middle Childhood is Associated with Psychosocial Difficulties in Early Adolescence: The Case of Individuals with Autism Spectrum Disorder» Journal of Autism and Developmental Disorders 50 (5): 1457-1469. (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  8. (Ingelesez) Sasson, Noah J.; Faso, Daniel J.; Nugent, Jack; Lovell, Sarah; Kennedy, Daniel P.; Grossman, Ruth B. (2017). «Neurotypical Peers are Less Willing to Interact with Those with Autism based on Thin Slice Judgments» Scientific Reports 7 2017-02-01 (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  9. (Ingelesez) Nicolaidis, Christina; Raymaker, Dora; McDonald, Katherine; Dern, Sebastian; Boisclair, W. Cody; Ashkenazy, Elesia; Baggs, Amanda. (2013). «Comparison of Healthcare Experiences in Autistic and Non-Autistic Adults: A Cross-Sectional Online Survey Facilitated by an Academic-Community Partnership» Journal of General Internal Medicine 28 (6) (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  10. (Ingelesez) Holton, Avery; Farrell, Laura C.; Fudge, Julie L. «A Threatening Space?: Stigmatization and the Framing of Autism in the News» Communication Studies 65 (2): 189-207. 2014-03-28 (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  11. (Ingelesez) Waltz, Mitzi. «Images and narratives of autism within charity discourses» Disability & Society 27 (2): 219-233. 2012-02-16 (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  12. (Ingelesez) «Asperger's Doesn't Mean They're Rude» Psych Central 2021-08-09 (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
  13. (Ingelesez) Taylor, Elinor. «Beyond ‘bad’ behaviors: A call for occupational scientists to rethink autism» Journal of Occupational Science 30 (4): 575-590. 2022-11-11 (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  14. (Portugesez) «Na Jovem Pan, Rodrigo Constantino chama Greta Thunberg de retardada que tem "síndrome do autismo"» Forum 2019-09-25 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  15. (Portugesez) Galvani, Giovanna. «Greta Thunberg sofre ataques machistas e apoiadores lançam #DesculpaGreta» CartaCapital 2019-09-26 (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  16. (Portugesez) «Greta Thunberg: das vozes e dos silêncios» El País 2019-09-02 (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  17. (Ingelesez) «Immigrant families with severely ill or disabled children now face deportation by Trump administration» The Philadelphia Inquirer 2019-09-13 (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  18. (Ingelesez) Davis, Michelle B. «Trump Administration Seeks To Bar Immigrants with Disabilities» Disability Scoop 2018-04-30 (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  19. (Ingelesez) Hill, Brian. «Father of son with autism calls Canada’s new immigration policy a ‘blessing for all of us’» Global News 2018-04-17 (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  20. (Ingelesez) White, Lauren. «"Burdens" and Borders: Disability Discrimination in New Zealand Immigration Law» Equal Justice Project 2020-05-04 (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  21. (Ingelesez) Doherty, Ben; Knaus, Christopher. «Outcry after Sydney doctor faced with deportation over autistic child» The Guardian 2017-02-23 (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]