Peru Magdalena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Peru Magdalena
Peru Magdalena in 2007.jpg
Bizitza
Jaiotza Durango eta Berriz1980  (38/39 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea, margolaria, bertsolaria eta kazetaria
Literaturaren Zubitegiko fitxa 747

Peru Magdalena Arriaga (Durango, Bizkaia, 1980 - ) euskarazko idazle, bertsolari eta margolari bizkaitarra da.

Hainbat komunikabideetan parte hartzen du, hala nola, Ostiela!, Linterna Gorria, Putz eta beste aldizkari literario batzuetan ere. Honez gain, Euskadi Irratiko "Ipurtargia" irratsaioko "Little Arratia Klub irrati-nobela"n egon zen urte betez. Halaber, Durangaldeko Anboto astekarian zutabegile egon da bi urtetan.

Bi pintura erakusketa egin ditu: "Hara begire" eta "Samuraiaren hegaldia". Gainera, hainbat ekitaldi desberdinetako gidoilaria eta aurkezlea izan da. Shakespearen "The Tempest" antzerkia egin du. Anboto Irratiko "Plus eta minus" irratsaioa zuzendu zuen.

2005ean akzesita lortu zuen Igartza Sarian, Lile izeneko eleberriaren proiektuagatik.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narratiba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste esparru batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pello Salaberriarekin batera "Hemen eta han" (2017) dokumentala egin zuen Euskal Herrian eta Kuban, Joseba Sarrionandia idazle herrikidearen biografiari buruzkoa. Bertan, elkarrizketatu dituzte Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika, txikitako lagunak eta senideak eta kubatar euskara ikasleak, besteak beste.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]